AINGERU HAUTSA EDO PCP

Fentziklidina, aingeru hautsa edo PCPa hauts zuri kristalinoa da, eta uretan edo alkoholetan oso erraz disolbatzen da. Zapore garratza du eta oso erraz nahasten ahal da koloratzaileekin. Tableta, kapsula edo koloretako hauts gisa aurkezten da, eta inhalatuz, errez edo irentsiz kontsumitzen da.

PCPak garunaren funtzionamenduan eragiten du, eta kontzentratzeko eta logikoki pentsatzeko gaitasuna blokeatzen ditu, pertzepzioak, pentsamenduak eta aldartea alteratzen ditu. Erabiltzaile batzuek euforia sentitzen dute, beste batzuek, aldiz, antsietatea edo izua.

Ohizko kontsumoak emozio nahasmenduak, memoria galtzea, hitz egiteko eta pentsatzeko zailtasunak, sintoma depresiboak eta pisua galtzea eragiten ditu, eta ondorio horiek kontsumitzeari utzi eta beste urte betez ere irauten ahal dute.

Nerbio sistema zentralaren beste depresore batzuek ondorioak areagotu egiten ditu PCPak, alkoholarenak zein benzodiazepinenak, esaterako, eta bizitza bera ere arriskuan jartzen ahal du.