Hainbat ekintza gauzatuko dira: lantegiak, ikastaroak, mintegiak, foroak, hitzaldiak, jardunaldiak eta topaketak, etab. Nafarroa osoan barrena izaten dira. Plangintza sei hilean behin egiten da, Osasun Eskolak proposatuta eta/edo zenbait erakundek eskatuta.

Lantegietan, zenbait alderdi guztiok batera lantzeko dira; beste batzuk, ordea, talde txikitan jorratu beharko dira. Esperientziak eta kezkak aipatuko dira, argibideak emanen dira, baliabide berekiei eta zailtasunei buruzko gogoetak eginen dira, kasuak aztertuko dira, abileziak praktikan jarriko dira...