Adinekoen Eskola Osasun Departamentuaren proiektu bat da, herritarrentzako Osasun Eskolaren barnekoa.

Gizarte, osasun eta hezkuntza zerbitzuek zein adinekoen elkarteek lankidetzan antolatutako ekintzak uztartzeko eta osatzeko sortu da.

Proiektuaren koordinatzailea Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atala da (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua).