Osasun arloko aktiboak

Osasunerako aktiboen mapa

Osasun arloko Aktiboen Mapak aukera ematen digu, geolokalizazioaren bidez, gure osasuna hobetzeko hurbil ditugun baliabideak ezagutzeko. Aktiboak kategoriatan antolatzen dira; kategoria horiek xeheki azaltzen dira osasun arloko aktiboen deskribapen-fitxetan.

Aktiboen Mapak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutzeko, erabiltzaileendako jarraibideak dituen dokumentua arretaz irakurtzea gomendatzen dugu.