ERITASUN KARDIOBASKULARRAK

Eritasun zerebrobaskularra da munduko mendekotasun eta heriotza kausa nagusietako bat. Nafarroako eritasun zerebrobaskularraren informazio sistemaren helburua da iktusaren oinarrizko adierazle epidemiologikoak zenbatestea. Datu iturri nagusiak dira ospitale publiko eta pribatuetako ospitaleko altaren Datuen Oinarrizko Gutxieneko Multzoa, eta Hilkortasun Erregistroa.

Aldizka txostenak egiten dira lehen iktusaren intzidentzia tasekin, adinaren eta sexuaren arabera, eta denboran izan duen joerarekin. Gainera, kasuen ezaugarriak deskribatzen dira, hala nola arrisku faktoreen maiztasuna.

Emaitzek azpimarratzen dute garrantzitsua dela garuneko gaixotasun baskularraren lehen eta bigarren mailako prebentzioa.

Epealdia: 2008-2016
Gako hitzak: iktusa, gaixotasun zerebrobaskularra, istripu zerebrobaskularra.
Erreferentzia: Nafarroako Osasun Publikoaren Buletina, 80. zk., 2014ko azaroa, NOPLOIren memoria

 

Nafarroako gaixotasun zerebrobaskularren informazio sistema 2013-2016

Frecuencia Iktusa duten pazienteen ospitaleko alten diagnostikoetan erregistratutako arrisku factoreen maiztasuna (2008-2016)

Iktusaren intzidentzia Nafarroan (2013-2016)

Iktusaren intzidentzia Nafarroan (2010-2012)

Nafarroan, ospitaleko altaren Datuen Oinarrizko Gutxieneko Multzoak, hau da, Asistentzia Espezializatuaren datu administratiboek eta klinikoek kalitate handia dute miokardio infartuagatik ospitaleratutako pazienteak identifikatzeko.

Datuak interpretatzean eta aztertzean, hainbat alderdi hartu behar dira kontuan:

a) Paziente batek ondoz ondoko ospitaleratzeak bazituen bi ospitaletan, ospitaleratzeko arrazoi berarekin, bateratu egin ziren eta gertaera bakartzat hartu

b) Hurrengo 28 egunetan infartuak eragindako ospitaleratzeak ere gertakari bakartzat hartu ziren

c) Datuak Nafarroako ospitale publikoetako ospitaleratzeei buruzkoak dira, baita ospitaleratzea eragin zuen diagnostiko nagusi gisa miokardio infartua kodifikatuta agertzen den ospitaleratzeei buruzkoak ere.

2000. urtetik aurrera troponinak infartuaren diagnostikoan sartzeak eta definizioa aldatzeak eragina izan du ST segmentuaren igoerarik gabeko infartu kopuruan, batez ere; beraz, zaintza lanetarako, ST segmentuaren igoera duten infartuen datuak erabiltzea gomendatzen da.

Hainbat azterlanek erakutsi dutenez, troponinetan oinarritutako miokardio infartuaren definizio berria aplikatzearen ondorioz gehitu egiten dira miokardio infartuaren diagnostikoak, bereziki ST segmentuaren igoerarik gabeko infartuenak, lehenago angina ezegonkor gisa diagnostikatuko baitziren.

Kontuan hartuz 2000. urteaz geroztik Espainiako ospitaleetan troponinak erabiltzen direla eta definizio berria sarriago aplikatzen dela azken urteetan, datuen arabera badirudi 2000. urtea baino lehen angina ezegonkor gisa katalogatzen ziren pazienteek gaur egun probabilitate handiagoa dutela infartu kode batekin sailkatuak izateko, baita Nafarroan ere.

Epealdia: 2017-2019
Gako hitzak: infartua, miokardioa, MIA (miokardioko infartu akutua)
Referencia: NOPLOIren 2020ko memoria

 

Informazioa:

2017

2018

2019

 

Miokardioko infartu akutuak eragindako ospitaleratzeak: intzidentzia, hilkortasuna eta nola artatu. Nafarroa 2017-2020

Nafarroak miokardioko infartu akutuak jotako populazioaren erregistroko datuak ditu. Datu horiek informazioa ematen dute miokardio infartuak eragiten duen ospitale kargari buruz, baita haiek artatzerakoan izandako aldaketei buruz eta praktika klinikoko giden jarraipenari buruz ere. Artikulu honetan aurkezten dira 2017-2020 aldian Nafarroan miokardio infartuagatik ospitaleratutako pazienteen ezaugarriak, arrisku faktoreak eta artatzea.

Emaitzak: Hilkortasunari buruzko azken estatistika ofizialen arabera, 322 pertsona hil ziren Nafarroan 2020an bihotzeko gaixotasun iskemikoagatik, eta horietatik 162 miokardioko infartu akutuagatik. 2020an behera egin zuen miokardio infartuak eragindako ospitaleratzeen kopuruak. Gizonen artean, infartuaren intzidentzia tasa, ST segmentuaren igoerarekin, handitu egin zen adinarekin, 55-64 urteko taldera iritsi arte. Emakumeetan, infartuen intzidentzia tasarik altuenak (ST segmentuaren igoerarekin) 75-84 urte bitarteko taldeetan eta 85 urtetik gora erregistratu ziren. Infartua diagnostikatu zaien pazienteen hilkortasuna, ospitaleratzean, %9,2koa da ST segmentuaren igoera duten infartuetan eta %3,9koa, berriz, ST segmentuaren igoerarik ez dutenetan.  Pazienteen %46 ospitalera joan zen zuzenean sintomak hasi ondoren. Miokardio infartuak jotako populazioaren Nafarroako erregistroak patologia hori duten pazienteen intzidentziaren eta artatzearen datu eguneratuak ematen ditu, baita garapenari buruzkoak ere.  Miokardioko infartua artatzeko sareak ekitate helburuak lortu ditu tratamenduari dagokionez.

Gako hitzak: miokardio infartua, intzidentzia, heriotza tasa, artatzea
Referencia: Boletín de Salud Pública de Navarra, 121. zk., 2022ko iraila

 

Artikulurako esteka