Alkohola eta zure osasuna

Alkohola da Nafarroan gehien kontsumitzen den substantzia psikoaktiboa, eta ondorio negatibo garrantzitsuak ditu biztanleriaren osasunean eta ongizatean.

Norbanakoaren osasunean eragiten du alkoholaren kontsumoak, hainbat gaixotasun garatzen laguntzen du, esaterako: zenbait minbizi (hestegorrikoa, gibelekoa, bularretakoa, kolonekoa...), diabetea, hipertentsioa, narriadura kognitiboa, etab. Era berean, mendekotasuna eta adikzioa eragiten ditu.

Horrez gain, familia kostu eta gizarte kostu handiak izaten ahal ditu: trafiko istripuak, erorketak, biolentziazko egoeren eta tratu txarren handitzea, lanerako ezintasuna, etab.

Norberaren ezaugarrien arabera, hala nola pisua, adina, sexua eta genetika, alkoholak pertsona bakoitzarengan duen eragina handiagoa edo txikiagoa izaten ahal da.. Edaten
baduzu, animatzen zaitugu zure kontsumoa zein den jakitera eta murriztera.