HAURDUNALDIA ETA EDOSKITZAROA

Haurdun bazaude, alkoholari dagokionez ez dago aitzakiarik.

Haurdun geratu aurreko hilabeteetan, haurdunaldian eta edoskitzaroan alkohola kontsumitzea oso arriskutsua da haurraren garapenerako, eta nahasmendu garrantzitsuak eragiten ahal ditu haren haurtzaroan. Haurdunaldian zero kontsumitzea zure bikotekidearen, familiaren, lagunen eta zure bizitzan parte hartzen duten pertsona guztien ardura ere bada. Eta ez dago aitzakiarik.

Haurdunek: zero alkohol

Haurdun geratu baino lehen edota haurdunaldian eta edoskitzaroan alkohola kontsumitzeak kalte larriak eragiten ahal dizkio zure haurraren garapenari, haurrak zuzenean xurgatze baitu
zuk hartzen duzun guztia.

Ohiko galderak

Maila indibidualean arrisku baxukoak izaten ahal diren alkoholaren kontsumoko jokabideek osasun eta gizarte ondorio txarrak izaten ahal dituzte.

Garrantzitsua da edalearen inguruko pertsonek jasaten dituzten kalteak murriztea, baita arrisku maila handiagoa duten biztanleek jasaten ahal dutena ere: haurrek, nerabeek, adin
ugalkorrean dauden emakumeek, emakume haurdunek, bular-emaileek eta bestelako arrisku talde batzuek.

Haurdunaldian alkohola edateak urritasun fisikoak, mentalak eta motoreak eragiten ahal dizkio haurrari, eta bizi osoan irauten ahal dute ondorioek.

Ondorio horiek jaiotzean edo garapenean azaltzen ahal dira.

Gehiegizko kontsumoa egiteko substantzien artean, alkohola da arriskutsuenetakoa fetuaren garapenerako.

Haurdunaldian alkohola kontsumitzeak abortu espontaneo bat izateko arriskua areagotzen du, baita erditze goiztiarra izatekoa ere. Jaiotzen direnean, haur horiek txikiagoak eta pisu
gutxiagokoak izaten ahal dira, nahiz eta batzuetan hazkuntzaren atzerapen hori beranduago azaltzen den. Gure inguruan, haurdunaldian alkohola kontsumitzea da atzerapen mentala
izateko lehen arrazoi ez genetikoa, eta hala ere, beti prebenitzen ahal da.

Horrez gain, haurrak aurpegiera alteratuta jaiotzen ahal dira (buru txikia, goiko masailezur txikia, begi txikiak eta tolesdura bereizgarriak dituztenak, etab.), gorputzeko beste atal
batzuetan arazoak edo malformazioak, esaterako: bihotzean (bihotzaren atalen arteko komunikazioa egiten duten trenkadetan ixte okerrak), giltzurrunetan, digestio-hodian, gorputzadarretan,
etab. Horrez gain, atzerapen psikomotorea izaten ahal dute, neurrizkoa edo sakona.

Geroago, haurtzaroan, garapenean eta portaeran alterazioak azaltzen ahal dira (hiperaktibitatea, memoria arazoak, hizkera, koordinazioa, gizarte egokitzapena, etab.).

Medikuntzan, izen hori ematen zaio haurdunaldian alkohola edan duten amen haurrei eragiten ahal dieten alterazioen multzoari.

Egia esan, sindrome hori, zentzu hertsian, kasu larrienetan azaltzen da, baina kasu askotan,
gehienetan, adierazle horietako batzuk baino ez dira azaltzen, modu isolatuan, eta ezin izaten dira jaiotzeko unean identifikatu, ezta bizitzako lehen hilabeteetan ere. Haurraren garapenaren geroagoko etapetan diagnostikatzen dira, haurtzaroan zein nerabezaroan.

Horregatik esaten zaie “Fetu Alkoholikoaren Sindromea” eta Fetu Alkoholikoaren Sindromeari lotutako nahasmenduak, hurrenez hurren.

Emakume haurdunak kontsumitzen duen alkohola zuzenean igarotzen da haurrarengana,
plazenta hesia igarota. Emakume haurdunak alkohola edan eta ordubetera, haurrak eta
emakumeak alkohol kontzentrazio bera dute odolean.

Haurraren gorputz atal bat bera ere ez dago kaltea jasotzetik libre amak alkohola kontsumitzen duenean. Dena den, nerbio sistema da –batik bat garuna– alkohola kontsumitzearekiko organo zaurgarrienetakoa.

Kontrolatzen duen funtzio kantitatea aintzat hartuta, eta beste hainbatetan parte hartzen
duenez, garuna bereziki zaurgarri izate horrek eragiten du haurdunaldian alkohola
kontsumitzeari lotutako kalteek erakusten dituzten intentsitateak eta denborak oso anitzak
izatea, eta agertzen ahal izatea jaiotzean bertan zein haurtzaroan edo nerabezaroan.

Horrez gain, haurdunaldiko unearen arabera, hainbat organori eragiten ahal dio, une horretan garatzen ari diren organoei eragiten baitie.

Behin ere ez. Haurdunaldiaren edozein garaitan eragiten ahal dizkio kalteak fetuari alkohola
edateak. Hala ere, eta oro har, haurdunaldiko lehen hiruhilekoan agente toxiko eta kaltegarri
guztien aurrean bereziki zaurgarritzat hartzen da fetua. Horren arrazoia da garai horretan
garatzen direla haurraren organo gehienak.

Tanta bat ere ez. Ez dago kontsumo muga segururik; beraz, haurdunaldian zehar alkoholaren
kontsumo seguru bakarra zero kontsumoa da.

Bai, bada loturarik: zenbat eta alkohol gehiago edan, orduan eta handiagoa da eragin dezakeen kaltea. Alkohola kopuru handitan eta sarri edan ohi duten emakumeen haurrek izaten dituzte jaio aurreko alkoholarekiko esposizioarengatik ondoriorik larrienak.

Dena den, alkohola noizbehinka baina kopuru handitan edateak ere –mozkorraldietan edo
alkohol tripakadetan, kasurako– handitu egiten du haurraren garapenean larriki eragiteko
probabilitatea. Egun, ezagutza zientifikoak ez du bermatzen ahal haurdunaldian alkohola dosi txikitan kontsumitzeak haurrarenganako arriskurik ez dakarrenik.

Alkoholak eragindako kalteak ez dira edari alkoholdun motaren araberakoak, baizik eta edaten den alkohol kopuruaren eta maiztasunaren araberakoak.

Ez. Amak kontsumitzen duen alkohola bularretako esnera igarotzen da, eta haurrak alkohola
edanen balu bezala da.

Bestalde, guztiz faltsuak dira zenbait edari alkoholiko edoskitzeko onuragarriak izaten ahal
direlako sinesmenak. Alkoholak ez du amaren esnea ugaritzen, ezta hobetzen ere; aldiz, kalte
handia egiten dio haurrari. Zenbait ikerketek adierazten dute edoskitze garaian alkohola
kontsumitzearen ondorioz amaren bularrek esne gutxiago sortzen ahal dutela.

Haurdun geratzeko asmotan dabilen emakume orori jakinarazi behar zaio alkohola kontsumitzeak ugalkortasuna gutxitzen ahal duela eta ziklo menstrualean alterazioak eragiten ahal dituela.

Gainera, gertatu ohi da emakumeak haurdun dagoela jakiten duenerako hainbat astekoa
egotea haurdun, eta aste horiek erabakigarriak dira enbrioiaren garapenerako, sasoi horretan
bereziki zaurgarria izaten baita fetua edozein agente kaltegarriren aurrean.

Garrantzitsuena da emakumeak, haurdun dagoela jakin bezain laster, alkohola edateari uztea.
Dena den, haurdun dauden emakumeek gai horiei eta beraientzako edo haurrarentzako
arriskuak areagotu ditzaketen bestelako ohitura batzuei buruzko kontsulta egin beharko
liekete ginekologoari edo emaginari. Emakumeak eta haurrak zer arrisku izaten ahal dituzten
jakiteak lagundu eginen die beharrezko proba diagnostikoak egiten eta erabaki terapeutiko
egokienak planifikatzen.

Haurdunaldiak ez du emakumearen bizitzan nahasmendu edo alteraziorik sortzen, eta
bateragarria da haurdun ez dagoen ezein emakumek egiten dituen familiako, gizarteko eta
laneko jarduerekin, fakultatibo batek haurdunaldi arriskutsua dela adierazten duenean salbu.
Hala ere, zaila da emakumeak haurdun geratu baino lehen zeuzkan ohitura batzuk aldatzea,
haurdunaldian zehar osasunarentzat kaltegarriak izaten ahal direnak eta haurraren garapena
kaltetzen ahal dutenak (tabako eta alkohol kontsumoa, dieta ez orekatua, bizimodu
sedentarioa, etab.).

Emakume haurdun askok egiten dute ahalegina zentzu horretan, eta erantzun handiagoa
hartzen dute beren gain, espero duten haurrak garapen optimoa izan dezan.

Haurdun dagoen emakumearen ingurua osatzen duten guztien artean banatu beharreko
erantzukizuna da hori.

Zeregin horretan, funtsezkoa bere bikotekidearen, familiaren, lagunen eta lankideen laguntza
eta elkartasuna jasotzea, horiek guztiek lagundu beharko baitiote haurdunaldian eta
edoskitzean ohitura osasungarriak mantentzen eta onuragarriak ez diren edo arriskutsuak
diren aukeren aurrean alternatiba osasungarriak aukeratzen.

Zientifikoki egiaztatuta dago alkohola kontsumitzea kaltegarria dela emakumeen osasunerako, eta gizonei kalteak eragiten dizkieten kantitateek baino baxuagoek eragiten dizkietela kalteak.

Gizonen eta emakumeen gorputzen arteko pisuan izan daitezkeen aldeak kontuan hartu gabe ere –alkohol kantitate berak kalte handiagoa eragiten baitu pisu gutxiagoko gorputzean–, alkohola emakumeen odolean kontzentrazio handiagoetara heltzen da gizonenean baino, biek alkohol kantitate bera edan arren. Arrazoia da emakumeengan gantz/ur proportzioa handiagoa izan ohi dela, eta horrek zaildu egiten duela alkohola gorputzean zehar diluitzea. Gainera, emakumeek deshidrogenasa alkohol entzima maila baxuagoak dituzte, zeina alkoholaren metabolismoan funtsezkoa baita.

Bestalde, emakumeek joera handiagoa dute alkohola kontsumitzeagatik gibela kaltetzeko.
Gauzak horrela, hepatitisa edo alkohol zirrosia askoz lehenago azaltzen dira emakumeengan,
gizonengan agertzeko behar duten baino kontsumo aldi askoz laburragoekin.

Komunitate zientifikoan guztiz aitortuta dago alkohola agente kantzerigeno bat dela.

Alkoholaren kontsumoak emakumearen ugalketa funtzioan ere eragiten du, eta pubertaroa
atzeratzen, ziklo menstruala alteratzen eta ugalkortasuna murrizten ahal du.

Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) alkohola biztanleriaren osasunean erabakigarria dela deritzo, eta uste du osasunaren sustapenerako ikuspegi batetik heldu behar zaiola kontuari, bizitza osasuntsua izateko beharrezko gaitasunak, ezagutza eta informazioa biltzen dituen osasun kontzientzia sortzeko.

Garrantzitsua da herritarrek jakitea zero arriskua ez dela existitzen, eta arriskua areagotu
egiten dela kontsumoa handitzen den heinean, nahiz eta oraindik ez den balio eta
onargarritasun unibertsaleko kontsumo mugarik adostu. Funtsezko gertakari bat behar da
azpimarratu: arriskua bereziki garrantzitsua da haur, nerabe eta emakume haurdunentzat,
medikazioa hartzen duten pertsonentzat, medikazioak eta alkoholak elkarri eragiten baitiote,
kontzentrazioa, abilezia edo koordinazioa eskatzen duten jarduerak egiten dituztenentzat
(gidatzen dutenentzat, esaterako) edo alkoholaren kontsumoak eragin diezaieketen
komorbilitateak dituztenei (diabetesa, C hepatitisa, etab.).

Hots, alkoholaren erabilera kaltegarriengatiko arriskua aldatu egiten da kontsumitzailearen
adinaren, sexuaren eta bestelako ezaugarri biologikoen arabera, baita edaten den egoeraren
eta testuinguruaren arabera ere. Talde eta pertsona zaurgarri batzuei gehiago eragiten diete
etanolaren ezaugarri toxiko, psikoaktibo eta mendekotasun eragileek. Horregatik, garrantzitsua da talde eta biztanleria zaurgarriago hori artatzea eta behar duten arreta
eskaintzea.