Beherakoa

  • Edan likido ugari (egunean 3 litro inguru), kantitate txikitan, etengabe, baina behartu gabe.

  • Limoi-ur alkalinoa. Prestatzeko modua: litro bat ur bizpahiru limoiren zukua gehitu, eta, horretaz gainera, 4 koilarakada azukre, koilarakadatxo erdia gatz eta beste hainbeste bikarbonato. Hotza hartzen da.
  • Arroz edo azenario ura (litro bat uretan eskukada bat arroz eta azenario batzuk egosi, 30 bat minutuz; gero, iragazkitik pasatu, eta hozten utzi).
  • Serum edatekoa (botikan saltzen da).
  • Edari isotonikoak (supermerkatuetan saltzen dira).
  • Infusioak: tea, kamamilak, ur minerala.

  • Ez edan alkohola edo kafeina duen likidorik.
  • Hasi jaten, pixkana-pixkana, zerbait arina eta gustukoa: arroz egosia (azenarioarekin), azalik gabeko oilaskoa eta arrainkia plantxan edo egosia, patata eta azenario purea, urdaiazpiko egosia, platanoa, sagar errea, irasagarra.
  • Beherakoaren puntu larrienean, ez eman fruta-zukurik edo azukrea, gantza edo olioa duen elikagairik.
  • Ez hartu ez esnerik, ez kremarik, ez gazta ondurik. Jogurt naturala, berriz, oso ongi dator.

  • Eskuak dira infekzioak kutsatzeko bide printzipala. Eskuak garbitzea oso garrantzitsua da familiako beste kideak ez kutsatzeko. Ongi garbitu eskuak komunetik atera eta gero, otorduen aurretik eta/edo elikagaiak ukitu behar izanez gero.
  • Garbitu beti frutak eta barazkiak.
  • Zaindu jakien kontserbazioa.
  • Arrautzak, haragia eta arraina ondo prestatu.
  • Ez edan urik iturburu, iturri edo putzuetatik, ziur ez badakigu ur hori edatekoa den.

  • Normalean ez da botikarik eman behar beherakoak mozteko.
  • Ez erabili farmako antidiarreikorik, antibiotikorik edo espasmolitikorik medikuaren baimenik gabe, beherakoa zaildu baitezake.
  • Sukarrik baldin baduzu, antitermikoak hartzen ahal dituzu ahotik (parazetamola).

  • 38,5ºtik gorako sukarra badago.
  • Min handia baduzu sabelean edo ondeste aldean.
  • Kakan odolik edo mukirik ikusten baduzu.
  • Oso gaizki bazaude, ahoa idor, azala zuri.
  • Dietarekin eta hidratazio egokiarekin, 3 egunean hobera egiten ez baduzu.

Ziurrenik ahul eta indarge sentituko zara, baina horrek ez du esan nahi  arreta profesionala behar duzunik. Zerorrek zain dezakezu zeure burua etxean bertan.   ​​​​​​​

Beherakoa kaka ohi baino gehiagotan eta bigunago egitea da. Hauek dira arrazoi nagusiak: txarra dagoen zerbait jatea, edateko ur txarra edatea, infekzioak, zenbait botika, eta baita estres emozionala ere. Beherakoarekin batera, beste sintoma batzuk agertzen ahal dira: sukarra, goragalea, goitika egitea eta sabeleko mina.

Helduen beherakoak arinak izan ohi dira, eta aise sendatzen dira inolako konplikaziorik gabe.

Sukarra arina bada, eta bestelako problemarik ez badago, ez dago zertan eman botikarik. Aski da likido asko edatea eta atseden hartzea.

Diarrea      ​​​​​​​

Edozein zalantza duzula ere, galdetu osasun etxeko erizainari.
Ohiko ordutegitik kanpo, osasun-aholkuko telefonora jo dezakezu, erizaintzako langileek artatzen baitute.