Ezpainetako herpesa
Prozesuak 10-14 egun irauten du, eta, nagusiki, haurtzaroan gertatzen da.
Infekzio bat da, eta, beraz, gaixotasun kutsakorra da. Hartu eta transmititu dezakegu, eta kutsatzea saihesteko, oso garrantzitsua da oinarrizko higiene-arauak betetzea:
- Eskuak maiz garbitu.
- Ez partekatu jateko tresnak edo higiene pertsonalerako tresnak.
- Ez musurik eman.
- Azken batean, lesioekin kontakturik ez izatea.
Ez dago infekzioa sendatzeko tratamendurik. Tratamenduaren oinarria da sintomak ohiko analgesikoarekin arintzea, eguzki-babeslea eta baltsamo hezetzailea erabiltzea ezpainak erabat idortu ez daitezen.
- Sintomak larriak badira, bi astean desagertzen ez badira, edo likidoa hartzeko traba badira.
Edozein zalantza duzula ere, galdetu osasun etxeko erizainari. Izan gogoan arratsaldeetan eta asteburuetan osasun-aholkurako telefonora jo dezakezula. Erizainek atendituko zaituzte.