Gerrialdeko min akutua

Gerrialdeko min akutua oso prozesu arrunta da, eta biztanleriaren % 80 inguruk bizi osoan zehar izaten du. Gerrialdeko min akutua izateko probabilitate handia dela-eta, komeni da prest egotea osasun-arazo horri behar bezala aurre egiteko.

Bizkarraren beheko aldeko min mekanikoetan jarriko dugu arreta. Min mekanikoak dira atsedenean gutxiagotzen diren minak, eta mugimenduekin areagotu egiten dira. Beste min mota batzuk baztertzen ditugu, hala nola hanturazko minak, erreuma-gaixotasun batzuen bereizgarriak direnak, hala nola artritis erreumatoidea edo espondilitisa.  Oinarrizko osasun-laguntzako talde medikuarekin egindako kontsulta mediko batek zalantzak argitzeko balioko du, hau da, jakiteko mina mekanikoa ote den edo esteka honetan ikus dezakezuen kausaren bat ote duen:

Badakigu nola jokatu bizkarraren beheko aldean, gerrialdean, min mekaniko bat izanez gero? Gomendagarria al da atseden hartzea? Erabateko atsedena? Ohean? Zenbat? Nola? Noiz? Eraginkorrak al dira beste neurri fisiko batzuk? Beroa edo hotza aplikatuko dugu? Eraginkorrak al dira farmakoak? Zein? Noiz joan behar da medikuarengana?

Itxuraz errazak diren galdera horiei erantzuteko, ahalegin handiak egin dituzte ikertzaileek, lantaldeek, hainbat diziplinatako profesionalek, paziente-elkarteek eta abarrek. Ondorio horien emaitzak mundu osoko herrialdeetan argitaratutako praktika klinikoko gidaliburuetan jasotzen dira. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak gai horri buruzko gida bat argitaratu zuen 2000. urtean, eta 2007an berrikusi eta hobetu egin zen. Europako gida bat ere badago, COST B13 izenekoa. Esteka honetan duzue eskuragarri, beste gida batzuekin batera: Praktika klinikorako gidak 

Ikus ditzagun, 10 gomendio praktiko moduan, kalitate zientifiko handieneko praktika klinikoko giden ondorioak. Minaren bilakaera naturala hobetzen lagun diezazuekete.

Dolor lumbar agudo

Ez zaigu aparteko ezer gertatzen ari. Kasu gehienetan, egun gutxitan edo, gehienez ere, aste gutxitan egoerak hobera egiten du neurri errazak hartuta.

Arazoaren aurrean jarrera positiboa izatea oso lagungarria da susperraldia errazteko.

Ahalik eta gutxien, intentsitate handiko minak izan ezik. Bizkarreko muskuluek, lotailuek eta artikulazioek ariketa erregularra behar dute modu egokian mantentzeko. Mugimendurik ez dagoenez, lotailuek elastikotasuna galtzen dute, muskuluak ahuldu egiten dira eta ez dira modu koordinatuan uzkurtzen. Onuragarriagoa da ohiko jarduerarekin jarraitzea, minak baimendutako mugen barruan, eta eguneroko jardueretara lehenbailehen itzultzea.

Atseden hartzeko jarrera har dezakegu (irudian bezala), non bizkarreko egitura anatomikoek ahalik eta presio txikiena jasaten duten. Jarrera horri eutsi beharko diogu  mina oso handia denean eta oso eragin txikiko jarduerarik onartzen ez denean, adibidez, metro batzuk oinez ibiltzea.

Tokiko hotzak efektu analgesikoa badu ere eta bizkarreko muskulu-kontrakturak murrizten laguntzen badu ere, oro har, okerrago toleratzen da. Tokiko beroan, berriz, honako hauek sartuko ditugu: ur beroko botilak, hazi beroz betetako poltsak, bainu beroak, bero-partxeak, manta elektrikoa eta lanpara infragorriak. Fase akutuan, eremu mingarrian beroa ematea gomendatzen da, kuxin bero bat oihal batean bilduta larruazala ez erretzeko, eta gehienez 20-30 minutuz.

Lotara goazenean, arrazoi beragatik bero lokala aplikatzea ere saihestu behar da.

Jakina denez, sentsazio mingarria gutxitzeak, aldi berean, sentsazio hori iraunkorra izateko eta kroniko bihurtzeko arriskua murrizten du, eta, bestalde, jarduera arinak errazago egin ahal izaten laguntzen du. Beraz, gerrialdeko min akutuaren koadro batean funtsezkoa da gure lehen mailako arretako medikuak agindutako medikazio analgesikoa hartzea, esteka honetan egiazta dezakezuen bezala:

Gomendio hori benetako terapiatzat hartzen da. Minak uzten digunean, lehenik eta behin etxe barrutik ibil gaitezke. Txandaka, gainazal baten gainean etzanda, atseden-posizioan, edo erosoa zaigun jarrera batean. Minak behera egin ahala, espazio zabalagoetan ibili gaitezke, desnibelik eta maldarik gabe, eta jardueraren iraupena pixkanaka handituz joan. Lehen fase honetan, gerrialdean presio-igoerak eragiten dituzten jarduerak saihestuko ditugu, hala nola pisuak kargatzea, salto egitea, enborra aurrerantz eta atzerantz mugimendu zabalak egitea, eta enborra biratu behar den jarduerak egitea.

Zalantzarik izanez gero, hobe da medikutara joatea ez joatea baino. Medikutara joateko edo ez joateko premia, funtsean, honako hauen araberakoa izanen da: gerriko minaren lehen gertakaria den (50 urtetik gorakoen artean lehen aldiz gertatzen denean, garrantzitsua da joatea), minaren intentsitatea (min handia izanez gero, ezinbestean joan behar da), oinazearekin batera hankan indarra galtzen denean edo perineoaren inguruko sentikortasuna aldatzen denean bezala. Gerriko min akutua izanez gero medikuarengana zer egoeratan joan behar dugun laburbiltzen du esteka honek:

Mina lau astetik gora luzatzen bada, edo urte batean gure eguneroko jarduerak mugatzen ari diren hainbat gertakari izan baditugu, Osasunbideko Bizkarraren Eskolako programa batera joatea gomendatzen dizuet. Zuen osasun etxean jardueren egutegiari buruzko informazioa emanen dizuete.

Tratamendu horiekin batera neurri aktiboak hartu behar dira, gaixotasun-sentimendua eta kronikotasunaren bilakaera saihesteko.

Bizkarraren behealdeko min-gertakari akutua aukera bat da orain arteko bizimoduari buruz hausnartzeko. Berrikus ditzagun gure asteroko ohiturak, egunean zenbat ordu egoten garen eserita, okupazioak eta kezkak ariketa egokia egitea eragozten duten, etab. Lantokietara oinez edo, agian, bizikletaz joan gaitezke. Elikadura desegoki batek gehiegizko pisua eragin dezake, eta gerrialdean behin eta berriz mina izateko joera izan dezake. Tabakoak edo estresak ere eragin dezakete.

Gomendio horiek esaldi batean laburbil daitezke: saiatu inpaktu txikiko jarduera fisikoaren mailarik handienari eusten, mina kontrolatu ahal izateko neurri errazekin eta zuen medikuak agindutako analgesikoekin.

Min akutuaren gertakaria une egokia izan daiteke kontzientziatzeko erremediorik sinpleenak maiz eraginkorrenak direla.

Bibliografia

  • Maurits van TulderAnnette BeckerTrudy BekkeringAlan BreenMaria Teresa Gil del RealAllen HutchinsonBart KoesEven LaerumAntti Malmivaara, and On behalf of the COST B13 Working Group on Guidelines for the Management of Acute Low Back Pain in Primary Care  Chapter 3 European guidelines for the management of acute nonspecific low back pain in primary care Eur Spine J. 2006 March; 15(Suppl 2): s169– s191.
  • Pérez Irazusta I., Alcorta Michelena I., Aguirre Lejarcegui G., Aristegi Racero G., Caso Martinez J., Esquisabel Martinez R., López de Goicoechea Fuentes AJ., Mártinez Eguía B., Pérez Rico M., Pinedo Otaola S., Sainz de Rozas Aparicio R. Guía de Práctica Clínica sobre Lumbalgia Osakidetza. GPC 2007/1. Gasteiz