Hortz eta oietako mina

Hortzeko mina edo hortz baten ondoko mina txantxarrak edo hortzetako flemoi batek eragina izaten da gehienetan. Zenbaitetan -gutxitan, egia esan-, belarrietako edo matrailezurreko patologiaren baten edo sinusitisaren ondorioa da hortzetako mina.

Txantxarra hortzetako gaixotasun ohikoenetako bat da, eta, askotan, azukre gehiegi duen dieta batek eragiten du. Dieta horrek erraztu egiten du bakterioak ahoan haztea, hortzetako plaka sortzea eta hortzetako txantxarra eta oietako arazoak agertzea.

Hauek dira oietako problemen zeinu eta sintomak: hantura, odol-jarioa eta oiak atzera egitea. Arrazoiak asko izan daitezke, baina normalena ahoa behar bezala ez garbitzea da.

Txantxarraren eta oietako problemen prebentzioa

Hortzen higiene egokia:

  • Hortzak eta oiak eskuilatzea otordu bakoitzaren ondoren (alde guztiak, mugimendu zirkularrak eta ez-horizontalak eginez), 2 edo 3 minutuz.
  • Erabili hortz-haria egunean behin, gutxienez.
  • Aldatu eskuila 3 hilean behin, eta erabili hortzetako ore fluorduna.

Azukre gutxiago jan.

Ez erre. Tabakoak problemak eragin ditzake oietan, eta minbizia ahoan.

Joan dentistarenera urtean behin gutxienez.

Tratamendua botikekin

Ez hartu antibiotikorik kontsultatu gabe.

Erabili ohiko analgesiko bat hasierako mina gutxitu nahi baduzu.

Zain itzazu hortzak eta joan edo deitu osasun etxera, baldin eta:

Min handia baduzu, edo 2-3 egunetik gora irauten badu.

Sukarra baduzu, edo belarriko mina, edo mina ahoa asko irekitzen duzunean.

Edozein zalantza duzula ere, galdetu osasun etxeko erizainari. Izan gogoan arratsaldeetan eta asteburuetan osasun aholkurako telefonora jo dezakezula. Erizainek atendituko zaituzte.  


Dolor dental y de encías