Sukarra

Sukarra ez da gaixotasun bat. Gorputzak infekzioaren kontra dituen mekanismoetako bat da.

Hauxe da sukarra dugula esateko tenperatura: 37,5etik gora aho barrenean, 37tik gora besapean, edo 38tik gora ipurtzuloan. Sukarrarekin batera, hotzikara, izerdia eta/edo buruko mina izaten dira.

Jarraibideak:

Sukarra arina bada, eta bestelako problemarik ez badago, ez dago zertan eman botikarik. Aski da likido asko edatea eta atseden hartzea. Baina badira arrazoi batzuk sukarra jaisteko eginahalak egiteko: sukarra 38tik gorakoa izatea, leher egina egotea, goraka hastea edo deshidratazioa izatea, eta lo egin ezinik ibiltzea. Helburua, dena dela, ez da desagerraraztea, jaistea baizik.

Edozein zalantza duzula ere, galdetu osasun etxeko erizainari. Izan gogoan arratsaldeetan eta asteburuetan osasun aholkurako telefonora jo dezakezula. Erizainek atendituko zaituzte.   


Fiebre

  • Behar adina atseden hartzea.
  • Ohean pijama arinarekin egon, eta, lotarako, ohazal fina jarri.
  • Gelak fresko egon behar du, eta zenbait aldiz haizeberritu behar da egunean zehar.
  • Ur epelarekin bainatzeak eta ur epelean bustitako belaki batekin igurzteak mesede egiten ahal dio sukarra duenari.
  • Likido hotzak edan, gaixoak onartzen badu. On egiten badio gorputzari, asko edan.

Sukarra duzunean, ez hartu sekula antibiotikorik medikuak diagnostikoa egin arte. Sukarra kenduz gero, infekzioaren kausa ere ezkutatu genezake.

Beste sintomarik ez badago, ez da botikarik behar. Dena dela, oso gaizki sentitzen bazara, analgesiko-antitermikoak har ditzakezu (parazetamola, esaterako), betiere prospektoan dioen bezala.

  • Sukarrak egunak edo asteak irauten badu.
  • Tratamenduarekin 48 ordu pasatuta, sukarra 38º C-tik gora baldin badago.
  • Mina baretzen ez bada.
  • Sintoma berririk agertzen bada (suminkortasuna, burutik nahasita egotea, hatsandia, lepoko zurruntasuna, beso bat edo zango bat mugitzeko ezintasuna edo konbultsioak).
  • Sukarraren zergatia eguzki-kolpe bat dela uste baduzu.