EGUNEROKO ZEREGINAK PLANIFIKATU

Planifikatu modu arrazionalean, lehenetsi zure beharrak eta, zerbaitengatik ezin baduzu gauzatu, gogoratu egun baten ondoren beste bat etorriko dela.

Saia zaitez tarte bat uzten egunero, atsegin dituzun jarduerak zure zereginen artean sartzeko (irakurtzea, musika entzutea, ariketa egitea, paseatzea, lagunekin egotea...).

Energia berreskuratzea beharrezkoa da, ez utzi pilak kargatzen laguntzen dizuten jarduerak egiteari (aparrezko bainu bat, igeri egitea, naturatik paseatzea, masaje bat).

   

Nola egin? Hasi aurreko aholkuak:

  • Denbora eman eguna planifikatzeko: bezperan, arratsaldean, edo goizean goiz
  • Egin gozatzen dituzun gauza atseginen zerrenda bat.
  • Doitu eta izan errealista jarduerak planifikatzerakoan (adibidez, gela bat edo armairu bat ordenatzea errazagoa da etxe osoa ordenatzea baino)
  • Zure jarduerak atzeratzeko joera baduzu, baliteke automotibazio-sistema on bat ez erabiltzea. Baliteke zeure burua blokeatzen eta itotzen aritzea, “egin beharko zenukeen” horretan pentsatuz. Aldatu zeure buruari hitz egiteko modua. Betebeharrak desira bihurtzen badituzu, errazagoa da eguneroko helburuak eta jomugak lortzea: “ez daukat 10:00ak baino lehen jaiki beharrik, baina oso pozik sentituko naiz egiten badut”.
  • Lanak zati txikietan banatzea hasteko modu egokia da. Pixkanaka-pixkanaka has zaitezke, eta denboran zatitu, eta handitzen joan. Adibidez: Apalategiko tiradera bat ordenatzea, bihar beste bat, etzi gainerakoa. Edo eskolara joatea, irakasgai batera edo bira, eta pixkanaka gehituz joatea.
  • Automotibatzeko beste modu bat da horiek egiteak dituen abantailen zerrenda bat egitea. Horrela ikusiko dituzu jarduera egitearen ondorio positiboak. Zerrendatu bururatzen zaizkizun abantaila guztiak.
  • Hasteko arazoak badituzu, ozen esan urratsak: Adibidez: Altxatu, bainugelara joan, txorrota ireki, aurpegia garbitu, lehortu, hortzetako eskuila hartu, hortzetako orea bota...
  • Lagun edo ahaide bati eska diezaiokezu laguntza, planifikatutako jarduerak egitera animatzeko edo gogoratzeko.
  • Izan malgua planetan, eta bertan behera geldi daitezkeela onartu. Alternatibak aintzat hartu, edo aldatu egin ez duzun jarduera batengatik, edo zerrendako hurrengoarekin jarraitu.
  • Ez itxaron miraririk, tinko lan egin behar duzu, etengabe egin behar dituzu zure eguneroko jarduerak.

Jardueren eguneroko plan baten adibidea:

  • Egin ordutegi bat bi zutaberekin: Idatzi batean Egiteko dauden gauzak (egunero bete nahi duzun ordua eta plana), eta hurrengo zutabean Egindakoa, benetan egin duzuna, planteatu zenuenaren berdina edo desberdina izan daiteke, baina idatzi.

Garrantzitsua da egunerokotasunean plazeraren eta obligazioaren arteko oreka egotea. Erabilgarri sentiarazten zaituena, atseden ematen dizuna, erlaxatzen eta gozarazten zaituena.

Betebehar gehiegi badaude eta amaitzeko gai bazara, arrakasta sentsazioa izanen duzu, baina ez zara pozik egonen. Lortzen ez baduzu, frustratuta, haserre eta porrot eginda senti zaitezke.

Plana egitean, jarduera bakoitzaren ondoan dagokiona jarri behar duzu: Lorpena edo plazera.

Lorpenak (L) esfortzua eskatzen duten jarduerak dira, adibidez: janaria prestatzea, hortzak garbitzea, lanera joatea...

Plazer jarduerak (P) honelakoak izan daitezke: paseo bat ematea, jatetxe batera irtetea, musika entzutea, liburu bat irakurtzea, telefonoz hitz egitea. Bien artean oreka egon behar da egunean zehar.