DEPRESIOA GOBERNATU

Han eta hemen, batez ere herrialde garatuetan, gero eta kezka handiagoa dago nahasmendu mentalak dituzten pertsonen suspertzeaz eta gaixotasun horien maneiuaz, depresioa tartean dela.  Suspertze Eredua deitu zaio, eta honako hauetan jartzen du azpimarra:ver cartel con 20 claves para vivir con depresión     

  • Itxaropena bilatu

  • Ahalduntze pertsonala eta ongizatea

  • Zure gaixotasunari eta tratamenduei buruzko ezagutza zabaldu

  • Laguntza sareak ezarri eta inklusioa bilatu

  • Nahigabea eramateko estrategiak garatu

  • Segurtasun oinarri bat sortu

  • Bizi-xede bat definitu eta hari esanahia eman

Suspertzeko bide bakoitza bakarra da; suspertzea prozesu bat da, eta ez amaiera puntua; eta suspertzea prozesu aktiboa da, non gizabanakoak emaitzaren eta arrakastaren ardura hartzen baitu eta lagunen, senideen eta komunitatearen arteko lankidetzaren eta profesionalen laguntzaren beharra baitu.

Suspertzeko bost ekintza:

  1. Izan ezazu konfiantza zure buruarengan eta zure errekuperazioan.

  2. Ardurak zure gain hartu.

  3. Hezi zaitez.

  4. Egin ezazu zuregatik.

  5. Ikasi laguntza jasotzen eta ematen.