DIABETESA

Diabetesa Nafarroako 30 urtetik goitiko herritarren % 10ak duen gaixotasuna da.

Bi diabetes mota daude: 1 eta 2. Bietan behar baino azukre gehiago pilatzen da odolean, pankreak gaizki funtzionatzearen ondorioz, eta, gehiegizko azukre horrek badirau, kalteak eragiten ditu gorputz-atal batzuetan: begietan, oinetan, giltzurrunetan, nerbioetan, bihotzean edo odol-hodietan. Horiexek dira diabetesaren "konplikazioak".

Badira gaixotasuna ez agertzeko zenbait zainketa (pisua zaintzea, ongi jatea, ariketa fisikoa egitea...), baina agertzen bada, bizitza osorako da.

Gaur egun, odoleko azukre mailak hobetzeko modu asko dago. Osasun etxeek gaixotasuna kontrolatzeko eta horren jarraipena egiteko aukera eskaintzen dute, eta hori, norberak bere kabuz osasun etxeko kontrolak eta zerbitzuak baliatuta egin dezakeenarekin batera (eskuorria),  nork bere burua kontrolatzeko gaitasuna areagotzeko lagungarri gerta daiteke.

Badira diabetesa duten pertsonen elkarteak, gaixoei informazioa eman eta laguntzen dietenak, bai eta orientabideak ematen dituztenak ere gai zehatzei buruz: eskolatzea, informazio-eguneratzeak, gurasoentzako formakuntza, partaidetza espazioak.

Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, munduan 220 milioi pertsona inguruk du diabetesa, baina atentzioa ematen duena da gero eta kasu gehiago dagoela, berez prebenitzen ahal den eta, agertzen denean ere, garaiz tratatzen ahal den gaixotasuna izanda.

        

Diabetes