Hartutako kalte zerebrala

Hezkuntza-psikologiako gida

HKZk eragin handia du ukitutako pertsonaren sare sozialean, batik bat bere familia-ingurunean.

Izan ere, goitik behera aldatzen du familiaren bizimodua. Gehienetan, bat-batean gertatzen da dena, eta familiaren errealitatea gauetik goizera aldatzen da. Bat-batekotasunak eta epe labur zein ertaineko ondorioak ez ezagutzeak traumaren erdigunean kokatzen dute familia; gehienetan, gainera, ahaide kaltetuak are euskarri handiagoa behar du.

Familia bakoitzak premia bereziak ditu, baita horiei aurre egiteko modu eta baliabide ezberdinak ere (pertsonalak, sozialak, psikologikoak, ekonomikoak...), egoera berrira nola edo hala moldatzeko aukera emanen diena.

Informazio honen helburua da arrastoak eta ukitutako ahaidearen portaera hobeki ulertzen laguntzea.


Daño cerebral adquirido