Gaixotasun baskularraren agintea hartzea

Gaixotasunari konfiantzaz eta laguntzaz aurre egiteak etorkizuneko bizi-kalitatea bermatzen du.

Horregatik, garrantzitsua da lehen autozainketan inplikatzea.
Edozein gaixotasun kronikoren diagnostikoak inpaktu emozionala du; izan ere, gaixotasunari eta, batzuetan, heriotzari ere aurre egin behar zaio, egokitzapenak behar ditu, eta, batzuetan, zenbait muga ezartzen dizkio bizitzari, eta aldaketa jakin batzuk behar dira hura maneiatzeko. Gainera, familian, lanean, gizartean eta abarretan duen eragina dago, baita nola eragiten digun ere.

Hainbat sentimendu ager daitezke: harridura, larritasuna, tristura, arintasuna, arbuioa, oldarkortasuna, poza, kezka, beldurra, etab. Garrantzitsua da horiek ulertzea eta egoera berrira egokitzeko denbora ematea.  

Zer behar duzu lortzeko?

  • Ongi jabetzea zer den gaixotasuna, eta zein den diagnostikoa, tratamendua eta pronostikoa.
  • Gure bizitzetan duten eragina baloratzea.
  • Sor dakizkigukeen sentimendu negatiboak behar bezala kudeatzea.
  • Problemak konpontzen lehenago izandako arrakastei erreparatzea, eta metodo haiek eta beste batzuk aplikatzea egoera honetarako, ongi jakinda zein diren gure indarrak eta zein gure ahuldadeak.
  • Geure burua zaintzeko helburu errealistak proposatzea, pixkanaka lortu ahal izateko.
  • Laguntza izatea: familia, osasun etxeak, lagunak, komunitatearen baliabideak...