GAIXOTASN BASKULARREN ALARMA-SINTOMAK

Kontsulta noiz egin jakitea garrantzi handikoa da konplikazioei aurrea hartzeko.

Erizainarekin kontsultatu behar dut:

  • berriz hasi banaiz erretzen.
  • medikazioa utzi badut.
  • Zalantzak baditut nola jokatu edo zerbaitek asko kezkatzen banau.
  • Tentsioa igo bazait.

Zita medikoa eskatu behar dut, baldin eta:

  • Goi-tentsio arterial sistolikoa 160mmHg-tik gorakoa bada.
  • Behe-tentsio arterial diastolikoa 100 mmHg-tik gorakoa bada.
  • Deskantsuan nagoela bihotzeko taupadak 50etik behera edo 100dik gora badira minutuan.
  • Kolesterol totala 300mg/dl-tik gorakoa bada.
  • LDL kolesterola 190 mg/dl-tik gorakoa bada.
  • Azukrea (oinarrizko gluzemia, baraurik) 126 mg/dl-tik gorakoa bada.

112 LARRIALDIETARA deitu behar dut, honelako sintomarik nabaritzen badut:

  • Mina edo opresioa bularrean edo gorputz-adarretan izerdiarekin, hoztasunarekin, zurbiltasunarekin, ondoez biziarekin...
  • Ahoa desbideratzea irribarre egitean, besoak edo hankak ezin mugitzea, hitz egiteko zailtasuna, non nagoen edo zer gertatzen den ez jakitea, ikusmena bat-batean galtzea, etab.
  • Buruko min handia, tentsio arterial handiekin.