Medikazioa odol-hodietako gaixotasunetan

Pertsona bakoitzak bere medikazioa behar du. Medikazioa ezagutu behar dugu, eta ongi ikasi nola, zenbat eta noiz hartu.

Beharrezkoak direnean hartu behar dira botikak, eta esaten diguten dosian, moduan eta denboran. Odol-hodietako gaixotasunetan, gehienbat, botika hauek hartzen dira:

  • Antiagregatzaileak (aspirina…): odolbilduak edo tronboak izateko arriskua gutxitzen dute. Eragin babeslea dute, arina bada ere, odol-hodietan lesio berririk agertu ez dadin.
  • Antikoagulatzaileak (sintrom…): odolbildurik edo tronborik sor ez dadin hartzen dira. Indartsuagoak dira aspirina baino. Odol-analisiak egin behar dira aldian-aldian, dosiak ongi doitzeko.
  • Estatinak: odolak duen kolesterola gutxitzeko balio dute.
  • Betablokeatzaileak: tentsio arteriala murrizten dute, baita bihotzaren taupadak ere. Horri esker, bihotzak aiseago egiten du bere lana.
  • Kaltzioaren inhibitzaileak: odol-hodien giharrak lasaitzen dituzte, eta, horrela, tentsio arteriala gutxitzen dute.
  • Nitroglizerina eta eratorriak (pastillak, azaleko adabakiak edo sprayak): odol-hodien zabaltzaile indartsuak dira. Haiei esker, odol gehiago ailegatzen da arterietara eta, beraz, organoetara.

Zenbaitetan, mekanismo batzuk jarri behar dira botikak hartu behar ditugula ez ahazteko: noiznahi ikusteko moduko tokiren batean utzi, beste ekintzaren batekin lotu botika hartu behar hori (otorduekin batera, hortzak garbitzean, lotarakoan...), oroitarazteko kartelen bat jarri, pastillak antolatzekoa erabili...

Botiken gaineko zalantza guztiak osasun etxean argitu behar ditugu.

La medicación