GAIXOTASUN MUSKULOESKELETIKOAK

Bizkarrerako eta artikulazioetarako ariketak dituen materiala

BIZKARREKO ZAINKETAK

Bizkarraren arkitektura bikaina da. Zoragarri eraikia dago, baina, eraikuntza guztietan bezala, denboraren joanak eraso egiten dio, are gehiago ongi zaintzen ez badugu.

Bizkarreko minak oso ohikoak dira: biztanleriaren % 70 inguruk jasan ditu edo pairatuko ditu. Arrazoiak asko dira. Haietako batzuk ezin dira saihestu; beste batzuk, berriz, bai, eta haiekin prebentzio-neurriak har daitezke.

Liburuxka honek, beraz, helburu argia du: bizkarra zer den eta nola funtzionatzen duen azaltzea, eta hobeki zaintzeko aholkuak ematea. Faktore gehiago badaude ere, guk zainduz gero zailagoa izanen da oinaze eta minak agertzea.