Osasun sistema nazionala
Osasun Sistema Nazionalaren Historia Kliniko Digitalak txosten klinikoak ditu, Espainiako edozein osasun zerbitzu publikotik eman zaizkizunak, nahiz eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan zure historia klinikoaren laburpen txiki bat ere egon daitekeen. Zutaz gain, aipatutako Osasun Zerbitzu Publikoek gaitutako edozein osasun-profesionalek kontsultatzen ahalko ditu. Txosten bat kontsultatu, inprimatu edo kopia bat gordetzen ahalko duzu, bai eta aipatutako horietako zein sanitariok kontsultatu dituen jakin ere. Ezkutatu ere egin ditzakezu, hala erabakitzen baduzu.
Azpimarratu behar da jasotzen duen informazioak ez duela barne hartzen pertsona bakoitzak bere autonomia-erkidegoan duen historia kliniko osoa, baizik eta bere txostenak soilik (eta, beharbada, haien laburpen bat ere bai). Horrela, errrazago egiten da profesional medikoen lana, pertsonak arreta behar duenean bere autonomia-erkidegotik kanpo.
Informazioaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna babesteko, Osasunbideko Historia Kliniko Digitalera sartu nahi duenak erabili behar du ziurtagiri digital bat, NAN elektronikoa edo ofiziala den beste edozein.
