Aurretiazko borondateen agiria

Gaur egun, gero eta gehiago pentsatu eta parte hartzen dugu gure osasunaren gainean eragina duten erabakietan. Osasunaren eta bizitzaren gaineko autonomia errespetatzeak berekin dakarosasun tratamendu jakin bat hartu nahi dugun edo ez erabakitzeko eskubidea, nahiz eta erabaki hori beti bat ez etorri osasun arloko langileen iritziekin.

Azaroaren 8ko 17/2010 Foru Legeak, osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzkoak, aukera ematen du etorkizunerako erabakiak adierazteko eta zainketak planifikatzeko aurretiazko borondateen agiriaren bitartez (bizi-testamentua).

Martxoaren 24ko 8/2011 Foru Legeak, hiltzeko prozesuan pertsonaren duintasunari dagozkion eskubideei eta bermeei buruzkoak, sakon aztertzen du gai hori eta profesionalen betebeharrak ezartzen ditu, aurretiazko borondateen adierazpenari dagokionez.

Aurretiazko borondateak edo jarraibideak azalduz, aldez aurretik erabakitzen ahal dugu zer-nolako osasun tratamendu eta zainketak hartu nahi ditugun geure borondatea adierazteko ahalmena galtzen dugunean.

Aurretiazko borondateen agiria idazteko, beharrezkoa da aldez aurretik gogoeta egitea agiriaren helburu eta ondorioei buruz. Gogoeta hori egiteko, lagungarriak izanen dira osasun arloko profesionalen argibideak eta babesa, bai eta fidagarriak eta hurbilekoak zaizkigun beste pertsonenak ere, nahiz eta osasun arloko langileak ez izan.

Aurretiazko borondateen agiria izanez gero, osasun taldeek zuzenean edo ordezkarien eskutik jakiten ahal dute zein diren beren pazienteen nahiak eta lagungarria gerta daiteke esku-hartze medikoak erabakitzeko unean. 

Documento de voluntades