Erbi-ezpaina

Labio leporino

 

Argitalpen honen xedea da informazioa ematea ahosabaiko eta/edo ezpaineko fisura duten haurren gurasoei sortzetiko malformazio horren izaerari buruz eta, era berean, laguntzea tratamenduaren faseak ulertzen, gertakari horrek seme-alaben bizitzan duen eragina ahal den neurrian minimizatzeko.

Erbi-ezpaina” duen seme edo alaba baten jaiotzak (teknikoki Fisura Labio Alveolo Palatino-FLAP izenekoa) larriki kezkatzen ditu gurasoak, eta durduza eragiten du, fisuraren arrazoiari eta etorkizunean beste seme-alaba batzuetan izan dezakeen eraginari dagokienez.

Liburu honen lehen helburua da azaltzea zer den ezpain-ahosabaiko fisura, informazioa emate haren balizko kausei buruz eta azaltzea zer egin daitekeen erbi-ezpaina duen haur bat jaiotzen denean eta nola lor daitekeen errekuperazio egoki bat gaur egun dauden tratamenduekin. Gidan zehar hainbat kontzeptu agertuko dira, eta glosario labur batean laburbilduko ditugu, testua ongi uler dadin eta gurasoen eta profesionalen arteko elkarrizketa errazagoa izan dadin, ulermen ona oso garrantzitsua baita eskuratu nahi diren helburuak lortzeko.