Zorrien gaineko informazioa eta aholkuak

Nahitaezkoa da eskolako komunitateko kide guztien arteko lankidetza, zorrien presentzia kontrolatzeko behar diren neurriak hartzeko

Pedikulosia edo buruan zorriak izatea, ez da lotsagarri. Ez dira klase sozial jakin baten ezaugarri, ezta higiene faltaren ondorio ere.

• Buruko zorriak hegalik gabeko intsektu txikiak dira, ilean izaten direnak.

• Gizakien parasito dira, nahitaez. horrek esan nahi du, bizirauteko giza odola behar dutela. Bestela, hilko lirateke.

• Zorriak ez dira konpainiako animalien parasito, katu eta zakurren parasito.

• Buruko zorriak pertsonen ilean bizi dira soilik eta, muturreko kasuetan, bekain eta betileetan.

• Ez dute saltorik ematen, ezta hegan egin edo beste azalera batzuetan barna ibili ere, eta ileetara lotzeko baino ez dira gai.

• Lepoan, oheko arropetan edo alfonbra zein sofatan azal daitezkeenak kalteturik daude eta kasik ez dute kutsatzeko arriskurik.

Piojos

Arrautzen bidez ugaltzen dira. Zorrien arrautzei “bartzak” esaten zaie eta ileei lotzen zaizkie, sustraitik hurbil.

Bartzak errun eta astebete ingurura, kumeak (ninfak) aterako dira. Helduak baino txikiagoak badira ere, odolez elikatzen dira. Ziztada bidez zupatzen dute odola eta horren ondorio izaten da azkura, zorriak ditugula adierazten digun ezaugarria.

17 egunera, goiti-beheiti, kumeak heldu bihurtzen dira eta gai dira bartz berriak erruteko (4-8 bartz eguneko), harik eta hiltzen diren arte (30-35 egunera gertatzen da).

Ciclo biológico

• Buruek elkar ukitzean.

• Bururako objektuak (orraziak, txanoak, ileko gomak, diademak...) trukatzearen ondorioz, truke hori berehalakoan egiten bada.

Zeinahi adineko pertsonek izaten ahal dute pedikulosia.

Ohikoagoa da eskola adinean dauden haur eta nerabeen kasuan (nesken kasuan, bereziki), biztanleria talde horrek ohikoak dituen portatzeko eta erlazionatzeko moduen ondorioz.

 

BALIZKO KUTSATZE BIDEAK

TRANSMISIOAREN GARRANTZIA

Buruek elkar ukitzean

Kutsatzeko modu arrunta. Ohikoena

Burua ukitzen duten objektuak partekatzean:
Orraziak, zapiak, txanoak, kapelak, bufandak, diademak, ileko gomak, ileko zintak, buruko orratzak, buruko matxardak, moto kaskoak, pelukak, aurikular itxiak, etab.

Gerta daiteke, baina ez da hain ohikoa

Bestelako objektu edo azaleren bidez:
Janzkiak, oheko arropak, aulkiak, burukiak, toallak, etab.

Gerta daiteke, baina oso nekez

Inguruko elementuen bidez:
Altzariak, zorua, belarra, hondarra, ura

Ez dago kutsatzerik.

Gertatuko balitz ezohikoa izanen litzateke

Etxeko abereen bidez

Ez dago kutsatzerik.

Ohiko baldintzetan, azkura iraunkorra izaten da sintoma bakarra. Kasuetako asko asintomatikoak dira. Azkura handia bada, zauriak egin daitezke, eta ondoren, infektatu.

Gure lurraldean ez da ezagutzen buruko zorrien ziztaden ondorioz transmititzen den eritasunik.

• Prebentzio neurri nagusia, eta ia bakarra, neska-mutikoen burua ohikotasunez errebisatzea da (begiz zein bartz-orrazia baliatuta).

  •  Nagusiki garondoa eta belarrien gibeleko aldea arakatu. Azala nola dagoen ere aztertu.
  •  Berehala, sintomak badaude edo ikastetxeek zein aisialdi guneek hala adierazten badute.
  • Astero, sistematikoki.

• Ez trukatu buruarekin kontaktua duten objektuak (ileko gomak, txanoak, buruko matxardak...)

• Nork bere garbiketako eta apainketako objektuak erabil ditzan sustatzea familia giroan.

• Orrazkera bildua eraman.

• Produktu uxagarriak erabiltzea ilea zaintzeko orduan.

 

• Zorriak mekanikoki kentzea (bartz-orraziarekin).

  • 2/3 egunean behin, 2 astetan zehar
  • Modu osagarrian, orrazi elektrikoak erabiltzen ahal dira (ez dituzte bartzak kentzen).

• Tratamendu farmakologikoa.

  • Osagarria, bizirik badaude
  • Gaur egun erabiltzen diren intsektiziden materia aktibo erabilienak Piretrinak (permetrinak eta fenotrina) eta Malationa dira.
  • Piretrinak dira lehen aukera eta, horien artean, % 1eko Permetrina da gomendatuena, eraginkorra delako eta ondorio gaiztorik kasik ez duelako.
  • Malationa duten intsektizidak soilik erabili beharko lirateke, printzipioz, gomendaturiko tratamenduak porrot egiten duenean.
  • Produkturik eraginkorrenak ile lehorrean aplikatzen direnak dira, horrela, zorrietara aiseago iristen baita eta, gainera, luzaroago ekiten diotelako.

Botiketan badira pedikulizida berriak, intsektizida kimikorik gabekoak. Dimetikonak, kasurako, silikona berezi bat du, intsektizidekin txandakatuta edo haien ordez baliatzen ahal dena.

• Etxeko erremedioak (osagarriak)

  • Horien eraginkortasuna ez dago bermatuta
  • Substantzia oliotsuak
  • Ozpina
  • Leungarriak
  • Uxagarriak (te zuhaitzaren olioa edo zidra pulpa duten xanpuak)

Tratamendu estandarraren adibide bat

• 1. eguna: Produktu farmakologikoa aplikatu eta, jarraian, zorri eta bartzak mekanikoki erauzi, bartz-orraziarekin.

• 3. eta 5. eguna: Berriz ere erauzi bartz-orraziarekin.

• 8. eguna: Intsektizida aplikatu eta, jarraian, zorri eta bartzak mekanikoki erauzi, bartz-orraziarekin.

• 10, 12 eta 14. egunak: Berriz ere erauzi bartz-orraziarekin.

Zorriak kentzeko prozedura egokia erabili bada, ez dago arrazoirik eskolara ez joateko

• Produktu desegokiak erabiltzen direlako edo aplikazioa ez delako beharko lukeena.

• Ez da intsektizida berriz aplikatu, lehen aplikaziotik 7 egunera.

• Kutsadura kasu berri bat izan da.

• Pedikulizidekiko erresistentzia sortu da.