Aventura en el quirófano / Abentura operazio gelan

Ane eta Piku, abentura lagunak

Istorioan protagonista dira neskato bat, Ane, eta haren maskota Piku dinosaurioa. Ospitaleko bizipenak abentura espazialaren antzekoak dira.

Aventura en el quirófano

Bi pertsonaiak beste haur batekin jolasten dira ipuinean zehar, haiekin dauden osasuneko langileekin hitz egiten dute eta haien azalpen guztiei erreparatzen diete. Ipuineko protagonistek bizi duten ‘abentura’ bederatzi fasetan banatzen da. ‘Abiapuntua’ du hasiera, non neskato protagonista ospitaleratu eta eskumuturreko batekin identifikatzen den, eta ‘Abenturaren amaiera eta etxera itzultzea’ du bukaera.

 Gidak probak eta denbora-pasagarriak ditu, operazioaren aurreko eta ondorengo itxarote-denborak arintzeko. Gainera, aholkuak ematen ditu arinago eramateko operazioaren prestaketa eta garapena (ziztadak, joan-etorriak, anestesiatze eta esnatze uneak, etab.) eta aurreratzen ditu haurrek izan ditzaketen sentsazioak, prozesu osoa modu positiboan bizitzen laguntzeko.

Ipuinean, halaber, badago “Diploma, operazio-gelako abenturazalearendako” bai eta harremanetarako helbideak eta telefonoak ere, NOUko esku-hartze kirurgiko pediatrikoetan parte hartzen duten zerbitzu nagusienak (Haurrendako operazio-gela, Ospitaleratze Pediatrikoko Erizaintza Unitatea eta Osasun Zainketen Zuzendaritza).

Ipuineko ilustrazioak María Azcona artistak egin ditu (Iruñea, 1991) Navarrabiomeden garatutako prestakuntza-beka batean.​​​​​​​

​​​​​​​