IKTUS UNITATEKO PAZIENTEENTZAKO GIDA

Dokumentuak iktus-prozesuaren lau faseen deskribapena jasotzen du, baita pazientearen eta profesionalaren artean adostu daitezkeen erabaki kliniko partekatuak ere.

Nafarroako Ospitaleguneko talde batek, Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentroak eta Nafarroako kalte zerebralaren elkarteak (ADACEN) parte hartu dute dibulgazio material hori egiteko lanean, ICTUSnet Europako proiektuaren esparruan. Interreg Sudoe Programak finantzatzen du ekimen hori, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidez.

ICTUSnet-en xedea da Europa hegoaldeko hainbat eskualderen arteko lankidetza-sare bat sortzea, iktusarekin lotutako hainbat arlotako pazienteek eta profesionalek osatua. Aldi berean, proiektuak datuak aztertzeko teknologia berritzaileak izanen dituzten ikerketa-azpiegiturak sortu nahi ditu, iktusaren arreta integratuko sistemak hobetzeko eta gaixotasunak herritarrengan duen eragina murrizteko.