Ez da erraza maite duzun pertsona bati laguntzea sufritzen duenean, batzuetan ez baitakigu nola arindu haren arima. Beste batzuetan, gure indarrek huts egiten digute, eta gure energia berritu beharra daukagu, behar gaituenari laguntzen jarraitu ahal izateko.

Horrela sentitzen zarenean, gogoratu musika ezin egokiagoa dela gure gogo-aldartea lasaitzeko. Musikak gure bizitzan zehar laguntzen gaitu, poza ematen digu, hunkitzen gaitu, bidaiatzera bultzatzen gaitu, aukeratutako tokira eramaten gaitu eta bakea ematen digu.

Aurki ezazu maite duzun pertsonari gustatzen zaion musika, emozioz dardara egin dezan, oroitzapenak ekar diezazkion, eta utz iezaiozu entzuten. Ongizate-uneak eskainiko dizkiozu eta ospitaleko egonaldia erraztuko diote.

Bilatzen duzun bitartean, hona hemen guk egindako hautapen bat:
   
  

Ibilbide osasungarriak