Osasun aholkua

Azkar eta modu eraginkorrean argitu itzazu osasunari buruzko zalantzak

Osasunari buruzko zalantzaren bat baduzu, sintomekin, tratamenduekin edo bestelako arazoekin loturik, zure osasun etxeko osasun langileekin jar zaitezke harremanetan, haiek ezarrita duten ordutegian.

Ordutegi horretatik kanpo, osasun aholkuak jasotzeko zerbitzarekin harremanetan paratzeko, jo 948290290 telefonora edo consejosalud@navarra.es emailera. Erizainek atendituko zaituzte.

​​​​​​​Zerbitzu hau jende guztiarentzat bada ere, bereziki diseinatu da paziente kronikoak gogoan hartuz, osasun aholkuko langileen esku egonen baita haien jarraipena trantsizio asistentzialetan; haien kontrolaz arduratuko dira deskonpentsatuak daudenean; telemonitorizatuta dauden pazienteak zainduko dituzte; eta konfort deiak eginen dizkiete Larrialdietara etorri behar izan edo ospitalean ingresatu ondotik berriz etxeratzen direnean.