ERORIKOEN PREBENTZIOA

Adineko pertsonen desgaitasuna eragiten duten arrazoi nagusietako bat erorikoak dira. Hemen, erorikoak saihesteko informazioa aurkituko duzu: indarra, malgutasuna eta oreka lantzeko ariketak, eta zertarako balio duten.
Etxe barruko zein kanpoko segurtasun neurriak ere errepasatzen ahal dituzu, baita eroriz gero nola jaiki ere

Vivifrail proiektua Ariketa fisikoa sustatzeko programa bat da, adineko pertsonen hauskortasuna eta erorikoak saihesteko. Bakoitzaren gaitasun funtzionalari eta erortzeko arriskuari egokitutako osagai anitzeko ariketa fisikoa egiteko gomendioak ezartzen ditu programak.


Materiala imprimatuta dago, eta bertan azaltzen da ariketa bakoitza nola egin.

  • Ariketa fisikoaren pasaportea

 

  • Ariketen gurpila