Nafarroako Osasun arloko Etengabeko Prestakuntzarako Batzordea

Osasun arloko profesionalen etengabeko prestakuntzako jardueren Egiaztapen Sistema estatu mailako egiaztapen-eredu bat da, 1997an sortua, eta gaur egun Osasun Lanbideen Antolamenduari buruzko Legeak eta 1142/2007 Errege Dekretuak arautzen dute. Osasun Sistema Nazionaleko Etengabeko Prestakuntzarako Batzordeak eta autonomia-erkidegoetako 17 egiaztapen-batzordek (autonomia-erkidego bakoitzeko bat) osatzen dute.

Nafarroan, Egiaztapen Organoa Nafarroako Osasun Lanbideen Etengabeko Prestakuntzarako Batzordea da, 368/1998 Foru Dekretuaren bidez sortua eta arautua.

Egiaztapen irizpideak eta prozedurak sistema osorako komunak dira, eta, ondorioz, egiaztapenaren baliozkotasuna Osasun Sistema Nazionalaren jarduera-lurralde osora hedatzen da, prozeduran parte hartzen duen Batzordea edozein dela ere.

Nafarroako Etengabeko Prestakuntzarako Batzordearen Idazkaritza
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko esparrua - Irakaskuntza pabiloia, 2. solairua - 31008 IRUÑA
Telefonoa: 848 422810- Faxa: 848 422009 sectec@navarra.es

Lan partekatuko eremuak-Baimendutako langileak bakarrik