OSASUN ESPARRUA

Osasunaren Sustapenaren xedea da pertsonen eta komunitateen osasun baldintzak eta bizi kalitatea hobetzea, influentzia pertsonalak, inguru hurbilekoak eta gizartekoak aintzat hartuta. Zerbitzu soziosanitarioak barne hartzen ditu, baita beste hainbat gizarte zerbitzu, entitate eta erakunde ere.

Ottawako Gutunak (1986) eta beste konferentzia batzuek beraien oinarrizko estrategien artean jasotzen dituzte Osasunerako Heziketa eta Osasunaren Sustapena, honako hauen ondoan: komunikazio soziala, neurri politikoak, ekonomikoak, teknikoak eta gizarte ekintzako
neurriak...

Esaten ahal dugu Osasunerako Heziketaren xedea dela koherentziaz erantzutea osasun esparruko beharren eboluzioari, eta egoeraren arabera garrantzitsuenak diren beharrei lehentasuna ematea:

  • Horretarako, esku hartzeko eremuak ezartzen dira (osasun arazoak, bizimoduak, bizitzako trantsizioak), hainbat pertsonari zuzenduak.
  • Hainbat esparrutan esku hartzen da, eremu horien eta pertsonen arabera (ospitaleetan, Oinarrizko Osasun Laguntzan, gizarte zerbitzuetan...).
  • Esku hartzeko hainbat modu planteatzen dira (aholkua, bakarkako hezkuntza, taldekakoa...).
  • Horrez gain, neurri horien osagarri gisa, bestelako estrategia eta jarduketak era egiten dira.

Osasunaren Sustapeneko hainbat esku hartze mota ezagutzeko, atal hauek kontsultatzen ahal dituzu.