NAHASTEAK

Substantziek elkarri eragiten diote. Ondorioak areagotzen edo murrizten ahal dira, eta ondorio batzuk besteei kontra egiten ahal diete, edo izaten ahal da beste ondorio batzuk azaltzea. Gaineratutako arrisku bat da, eta ez da beti aurreikusten ahal.

Edaten duzunean, segur aski erre eginen duzu, edo gehiago erreko. Biharamuna eta zure osasunarentzako kaltea handiagoak izanen dira.

Handitu egiten duzu tentsio jaitsiera bat, zorabioa, goragalea... izateko arriskua.

Urdailak eta gibelak gehiago sufritzen dute, eta biharamuna ere okerragoa izaten da.

Ondorio kontrajarriak dituzte. Kantitate handiagoak kontsumitu behar dituzu ondorio bera sentitzeko. Osasun arriskua biderkatu egiten da eta dirua xahutzen duzu.

Kontuz! Ahoz hartutako anfetaminen ondorioak sentitu arteko tartea ordubete baino luzeagoa izaten ahal da.

Botiken ondorioak murriztu egiten ditu, antibiotikoenak, kasu. Botika batzuen ondorioak areagotzen ditu, baita kontrako erreakzioak agertzeko arriskua ere (logura, kontzentrazio falta, urdail-hesteetako narritadura...) Nahasketa horiek gehien kaltetzen duten organoa gibela da.

Substantzia bien artean hirugarren bat sortzen dute organismoaren barruan (kokaetilenoa). Hiru substantzien toxikotasunak bortizki eragiten du gibelean, bihotzean eta garunean, eta buruko isuria izateko arriskua handitzen du.

Porro bat (tabakoa haxixarekin edo marihuanarekin) toxikoagoa da arnasbideentzat zigarro bat baino.