Zaindu bizkarra

Bizkarraren arkitektura bikaina da. Zoragarri eraikia dago, baina, eraikuntza guztietan bezala, denboraren joanak eraso egiten dio, are gehiago ongi zaintzen ez badugu.

Jende askok izaten du bizkarreko mina:  populazioaren %70ek izan du, edo izanen du. Arrazoiak asko dira. Haietako batzuk ezin dira ebitatu; beste batzuk, berriz, bai, eta prebentzio-neurriak har daitezke.

Liburuxka honek , beraz, helburu argia du: bizkarra zer den eta nola funtzionatzen duen azaltzea, eta hobeki zaintzeko aholkuak ematea. Faktore gehiago badaude ere, guk zainduz gero zailagoa izanen da oinaze eta minak agertzea.