Sexualitatea eta sexu osasuna

Sexualitatea ardatza da, bizitzan zehar. Barne hartzen du sexua, generoa, nortasunak eta rolak, orientazio sexualak, erotismoa, plazera, intimitatea eta ugalketa.

Gure sexualitatea erein eta zaintzeko beharrezkoa da geure burua ezagutzea (norbere gorputza, gustuak eta desioak), baloratzea eta errespetatzea. Sexualitatea bizitzeko modu asko daude, baita adierazteko hainbat era ere.

Sexu osasuna pertsonen osasunaren eta ongizate orokorraren funtsezko alderdia da. Eskatzen du sexualitatera eta sexu-harremanak modu baikorrean eta errespetuz bizitzea eta, orobat, sexu-esperientzia plazerezkoak eta seguruak izatea, hertsadura, diskriminazio eta indarkeriarik gabekoak.

Gure sexu osasuna zaintzeak dauzkagun praktika sexualei arreta jartzea eskatzen du, jakitea arriskurik ote duten edo ez, eta baldin badute, zeintzuk diren eta nola prebenitzen ahal diren. Horrez gain, eskatzen du prebentzio neurri horiek eskuragarri izatea eta erabiltzen jakitea eta zein baliabidetara jotzen ahal den ezagutzea.

Sexu praktikak seguruak, osasungarriak eta errespetuzkoak izateak ahalbidetzen du gure harremanak modu atseginean bizitzea.