Pazienteen Eskola
Ikusi aurkezpen bideoaPazienteen Eskola
Ikusi aurkezpen bideoa
Pazienteen Eskola Osasun Departamentuaren proiektu bat da, herritarrentzako Osasun Eskolaren barnekoa.
Osasun etxe publikoen ekintzak eta pazienteen elkarteekin elkarlanean gauzatzen direnak antolatu eta osatzeko sortu da.
Proiektua Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atalak koordinatzen du.
Egoitza Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan dago (NOPLOI). NOPLOIk urteak daramatza zenbait eremutan hainbat ekintza egiten –batez ere Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzarekin eta osasun etxeekin lankidetzan– Nafarroako herritarrei osasunari buruzko informazioa eta heziketa emateko.
Leire k., 15. PK 31003. Iruña
Hainbat ekintza gauzatuko dira: lantegiak, ikastaroak, mintegiak, foroak, hitzaldiak, jardunaldiak eta topaketak, etab. Nafarroa osoan barrena izaten dira. Plangintza sei hilean behin egiten da, Osasun Eskolak proposatuta eta/edo zenbait erakundek eskatut.
Lantegietan, zenbait alderdi partaide guztiok batera landuko dituzte; beste batzuk, ordea, talde txikitan jorratuko dira. Esperientziak eta kezkak aipatuko dira, argibideak emanen dira, baliabide berekiei eta zailtasunei buruzko gogoetak eginen dira, kasuak aztertuko dira, abileziak praktikan jarriko dira...
Testimonioak
Cuando me diagnostican una enfermedad crónica importante 2
Alimentación saludable en enfermedades crónicas
5 canciones 5 etapas
Enfermedad respiratoria
Cuando me diagnostican una enfermedad crónica importante 1