Zedroak nagusi dituen baso txiki honek gonbidatzen gaitu inguruan dugun zuhaizti osoan barna ibiltzera. Nafarroako Ospitalean egin zen landaketa nagusia 1950 aldean izan zen, nahiz eta ehun urte inguruko Indietako gaztainondo talde bat ere baden. Gerora beste asko landatu izan dira pixkanaka desargertuz joan diren hasierako aleen ordez. “Utzi etsipenak oro bazterrean hemen sartzen zaren horrek! Bernardo Atxaga

OSPITALEKO ZEDROAK

Ene begirada zure ontasun handian babestu zenean zure eskuen aireak zauriak garbitu zituen, goizetako hautsa zabaldu zuen eta joan nintzen kentzen angeluak, ertzak, erpinak ene azalean iltzaturik geratuak gure egunak aldatu zituen diagnostikoarekin.

Orain hemen bizi garela eta ene malkoek zure oroipenak ureztatzen dituztela nahi dut zurekin esperantza usaingozatu leihoko argia konkistatu, milaka leiho hegaztiei beha zure adar habitatuetan.

Gaur zure altzoan, nahi dut kulunka dezazun ene min handia, eraman iezadazu zure soinuetan musika bakartia eta ez utzi izotzek ezpain ubelduak lehor ditzaten.

Blanca.