GAIXOTASUN BASKULARRAK - MOTAK ETA KAUSAK

Gaixotasun batekiko erronka da hura ulertzea, hari aurre egitea eta onartzea, bizitzaz gozatuz zaintzeko modua aurkituz.

Arteriak odola gorputz guztian zehar banatzen duten hodiak dira, eta, beraz, oxigenoa eta behar ditugun substantziak garraiatzen dituztenak. Gaixotasun baskularretan haietako batzuk estutu edo itxi egiten dira, edo, batzuetan, hautsi. Zenbait faktoreren arabera -obstrukzioa non gertatzen den, zenbat denboraz, edo erabatekoa den ala ez, lesioaren gradua-, mota hauek bereizten dira:

 

Garbi dago zenbait faktorek gaixotasuna eragiten dutela: tabakismoa, ariketa fisikorik ez egitea, elikadura desegokia, estres kronikoa, hipertentsioa, kolesterola altu izatea eta diabetesa. Faktore horietan badaukagu zer eginik. Adinak eta familiaren herentziak ere badute eragina, baina horiek ezin dira saihestu.

Gaur eguneko gizartearen bizimodu modernoa ere kaltegarria da, nahiz eta zenbaitetan erakargarria izan: laster eta presaka bizi beharra, bizimodu sedentarioa, egoerei aurre egiteko modua.

Gaixotasun baskularra izan eta gero, aukera handiak ditugu izateko beste bat, edo konplikazioak, behar bezala tratatzen ez badugu. Nork bere gaixotasunaren prebentzioan lan egitea da kontrol hoberena.