DEPRESIOA - OHITURA OSASUNGARRIAK

Hábitos de vida 

Ohitura osasungarri deitzen diegu eguneroko bizitzan geure egin ditugun eta ongizate fisikoa, mentala eta soziala areagotzen dizkiguten jokabide guztiei.

Haien mende dago arrisku faktoreak agertzea edo ongizaterako faktore babesleak agertzea.

Bizi estilo / bizi ohitura osasungarriek garrantzi handia dute osasuna sustatzeko eta gaixotasun mentalari aurrea hartzeko oro har, eta ez bakarrik antsietate nahasmenduetan. Bizi ohitura osasungarriak honako hauetara laburbildu ahal dira:

  • Dieta orekatua kontsumitu.

  • Higiene pertsonal egokia izan (aho higienea barne).

  • Lo-eredu eta loaren kalitate ahalik onenak izan.

  • Jarduera fisikoa egin.

  • Ohitura toxikoak saihestu: ez erre, drogarik ez kontsumitu, alkohol gehiegi ez hartu, edo batere ez, alkoholismoaren aurrekariak izanez gero.

  • Eguna planifikatu.

  • Beti jarrera positiboa izan.

  • Alferrikako estresa saihestu.

  • Antsietateari buruz gehiago ikasi.

Depresioa duen pertsonak inguruko guztiarekiko interesa galtzen du. Horregatik, oso garrantzitsua da jarduera atsegingarriak egitea gutxinaka. Hasieran kostatu eginen zaio, ez duelako interesik, baina laguntzarekin errazagoa izanen da.

Jarduera fisikoa egin behar du, berak gustuko duena. Egiaztatuta dago ariketa fisikoak endorfinak jariarazten dituela, eta horiek umorea hobetzen dute.

Deskargatu eskuorria PDFan