Osasun arloko prestakuntza espezializatua-Egoiliarrak
KANPO-ERROTAZIOAK
Ez prestakuntza-programan, ez irakaskuntzako zentro edo unitateari emandako akreditazioan aurreikusita ez dauden zentro edo dispositiboetan egiten diren prestakuntza-aldiak dira kanpo-errotazioak, dagokion autonomia-erkidegoko organo eskudunak baimenduta eginak. Zentro horiek irakaskuntzarako akreditatuta egon behar dute edo ospe aitortuko zentro nazionalak edo atzerrikoak izan behar dute.
Jarraian 4 hilabete ematen ahalko dira gehienez urteko ebaluazio-aldi bakoitzean.
Baimentzeko behar den dokumentazioa
-
Jatorriko Irakaskuntza Batzordeko tutoreak egindako proposamena, irakaskuntza-helburuak zehaztuta eta zentroa aukeraketa justifikatuta.
-
Jatorriko Irakaskuntza Batzordearen aldeko txostena, ikasketaburuak eta zentroko kudeatzaileak sinatua, ordainsari guztiak ordaintzen jarraitzeko konpromisoa hartuta, kanpoko errotazioko etengabeko arretaren ondoriozkoak barne.
-
Helmugako Irakaskuntza Batzordearen onarpena, hango ikasketaburuak sinatua.
IRAKASKUNTZA UNITATEEN AKREDITAZIOA
PRESTAKUNTZA JASOTZEN ARI DIREN ESPEZIALISTENTZAKO LAGUNTZA
ATZERRIKO EGONALDI PROFESIONALAK