Larrialdiko gaiei buruzko liburu elektronikoa

Espezialitate guztietako mediku egoiliarrek landu dituzte liburu honetako gai gehienak, dagozkien mediku albokoek ikuskatuta; Foru Komunitateko Nafarroako Osasun Zerbitzuko ospitaleetakoak dira guztiak.

Profesionalentzako tresna etengabe eguneratua

Liburuko kapituluak modu praktiko batez egin dira, Larrialdietako Medikuntzan lan egiten duten mediku eta erizainentzat baliagarriak izan daitezen, profesional horiek, unean-unean, Internetera konektatua dagoen edozein ordenagailutatik informazioa azkar, eroso eta eraginkortasunez lortu ahal izan dezaten.

Liburua argitalpen elektroniko gisa aurkeztea erabaki da, horrela aldatu, berrikusi edo eguneratzeko aukera baitago egoki deritzon unean, medikuntzako gaiak urtetik urtera aldatzen direla kontuan hartuta. Horrela, liburua etengabe eguneratua izatea lortzen da. 

O-NOZa irekia dago, orobat, gaietara jotzen duten pertsonek egindako iradokizunetara.

Batzorde editoriala: Mª Eugenia García Mouriz, Bernabé Fernandez
koordinatzailea: Miguel Ángel Pinillos.

Argitaratze data: 2008ko urtarrila
ISBN: 978-84-690-6958-5