BAA-Nafarroako Cochrane

O-NOZeko Berrikuntza eta Antolaketa Atala (BAA)

Berrikuntza eta Antolaketa Atala (Nafarroako Cochrane Zentroa) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren mende dago.
Gaur egun, honako kide hauek ditu:

Marta Gutiérrez Valencia
Leire Leache Alegría
Luis Carlos Saiz Fernández
Juan Erviti López


 

EGINKIZUNA
O-NOZ komunitatearen osasun ona sustatzen duen eta herritarren osasun-eskubideei eta -premiei erantzun egokia ematen dien Osasun Sistema Publiko unibertsal, jasangarri eta kalitatezko gisa sendotzen laguntzea.

IKUSPEGIA
BAAk, O-NOZeko gainerako egiturekin lankidetzan, ebidentzia zientifikoan oinarritutako medikuntzaren praktika bultzatu nahi du, herritarrek ahalik eta kalitate handieneko arreta jaso dezaten, eta, era berean, gizarte osoari modu eraginkorrean eskaini dakion. Horretarako, ebaluazio, ikerketa kliniko eta irakaskuntzako lanak eginen ditu, O-NOZeko dagokien egiturei aholkularitza emateko, asistentzia-jarduera egokia izan dadin. Horrek, era berean, balio erantsia duten berrikuntzak txertatzea erraztuko du, baita eraginkortasun egiaztaturik ez duten edo eraginkorrak ez diren jarduerak bertan behera uztea ere.
Bere jarduerak garatzeko, inplikatutako profesionalek parte hartuko dute BAAn, proiektuak lehenesten eta ebaluazio edo ikerketa prozesuak gauzatzen laguntzeko. Pazienteentzat garrantzitsuak diren osasun alderdiak kontuan hartuko dira beti. Era berean, sare nazionalekin eta nazioartekoekin elkarlanean arituko da, sinergiak ezartzeko eta baliabideak optimizatzeko. BAAren jardueraren emaitzak aholkularitza-txostenetan jasoko dira. Horiek erabakiak hartzeko eskumena duten O-NOZeko egiturek erabiltzen ahalko dituzte.

BALIOAK
Honako balio hauek sustatu nahi ditugu BAAren bidez:

  • Unibertsaltasuna, ekitatea eta elkartasuna.

  • Jardunbide egokiak eta konpromiso etikoa.

  • Pazienteen beharrak kontuan hartzea.

  • Kalitatearen ikuspegi integrala (eraginkortasuna, gogobetetzea eta efizientzia).

  • Herritarrek, profesionalek eta pazienteek parte hartzea.

  • Berrikuntza eta etengabeko hobekuntza.

  • Profesionaltasuna (konpromisoa, autonomia eta inplikazio profesionala).

  • Gardentasuna eta emaitzen kontu ematea.

  • Interes-gatazkarik eza.

Zer egiten dugu?-BAAren jarduera

NAFARROAKO INFORMAZIO TERAPEUTIKOARI BURUZKO BULETINAREN (BIT) ERREDAKZIO BATZORDEA

BAAk Nafarroako BITeko erredakzio-batzordean parte hartzen du eta bere kideek Nafarroako BITeko artikuluen egile gisa ere kolaboratzen dute. Gaur egun, Luis Carlos Saiz International Society of Drug Bulletins elkarteko batzorde betearazleko kide eta diruzaina da –Nafarroako Bit elkarte horretako kidea da.

FARMAZIA BATZORDE ZENTRALA

BAAk O-NOZeko Farmazia Batzorde Zentralean parte hartzen du, Berrikuntza eta Antolaketa Ataleko buru izendatu baitute. Kide anitzeko organo horrek honako eginkizun hauek ditu, beste batzuen artean: O-NOZ Kudeaketa Zuzendaritzari ospitalean erabili edo diagnostikatzeko botika berriak barne hartzea proposatzen dio eta zer erabilera terapeutiko korporatibo eman, baita jarraipen klinikoa eta erantzun terapeutikoaren jarraipena egiteko irizpideak ere. Bilerak hilean behin egiten dira..

OSNren JARRERA TERAPEUTIKOA KOORDINATZEKO TALDEA

BAAk Posizionamendu Terapeutikoko Txostenak (PTT) egiteaz arduratzen den Posizionamendu Terapeutikoa Koordinatzeko Taldean (PTKT) parte hartzen du.

KIDE ANITZEKO BESTE ORGANO BATZUK

BAAk osasun-teknologien ebaluazioarekin lotutako txostenak egiten ditu O-NOZeko hainbat batzorde eta organorentzat.

BAAk 2015ean sortutako Nafarroako Cochrane Zentroa osatzen du.

Nafarroako Cochrane Zentro Elkartua Espainian dagoen Iberoamerikako Cochrane sarearen talde kolaboratzaileetako bat da. Geroago, Iberoamerikako Cochrane Zentroak eta Nafarroako Zentro Elkartuak –O-NOZeko Berrikuntza eta Antolaketa Atalean kokatua– lankidetza instituzionalerako hitzarmen bat sinatu zuten. Hitzarmena hiru urtean behin berritzen da.

Nafarroako Cochrane Zentro Elkartuak Cochrane Hypertension Group talde satelitea barne hartzen du. British Columbiako (Vancouver, Kanada) Unibertsitatean kokatuta dago azken hori.

BAA sortu zenetik, pazienteentzat eta osasun-sistemarentzat garrantzitsuak diren galderei erantzuteko ikerketa-proiektu propioak garatu dira. Proiektu horien zati handi bat Espainiako Medikamentuen Agentziaren Oinarrizko Osasun Laguntzako Ikerketa Farmakoepidemiologikorako Datu Basearen (BIFAP) informazioarekin egiten da. Base horrek 10 milioi historia kliniko inguru ditu. Beste talde batzuek gidatutako farmakoepidemiologiako ikerketa-proiektuetan ere parte hartzen du.

MAPAC ekimenaren helburua honako hau da: jarduera asistentzial eta klinikoaren egokitasuna hobetzea, desegokiak diren prestazioak identifikatuz, gomendioak eginez eta horiek murrizteko ekintzak proposatuz. Era berean, alternatiba hobeak baldin badaude horien erabilera sustatzea ere badu xede. Egokitasuna hobetzea prozesu sistematiko bat da, esplizitua, eta bi elementu nagusi ditu: eskura dagoen ebidentzia zientifikoaz iritzi kritikoa izatea eta kliniko, kudeatzaile eta aditu metodologikoen parte-hartze aktiboa.

CIBERESP zentroak bultzatutako proiektua da. Zentro hori partzuergo publiko bat da, Carlos III.a Osasun Institutuak sortua eta babestua, eta bere eginkizuna Espainian Osasun Publikoko politikak garatzeko sareko ikerketa-egitura bat sortzea da. BAAk CIBERESPekin kolaboratzen du, MAPAC proiektuan, besteak beste.

2018/06/08an, MAPAC proiektua hasi zen O-NOZen. Proiektu horretan, O-NOZeko ospitaleko mediku espezialistek, oinarrizko osasun laguntzako fakultatiboek, erizainek, informazio-sistemetako eta kudeaketa klinikoko profesionalek eta farmazialariek bat egiten dute jarduera asistentziala hobetzeko aukerak identifikatzeko.

Berrikuntza eta Antolaketa Atalaren laguntzarekin, hainbat gairi buruz eskuragarri dagoen ebidentzia zientifikoa berrikusten da, txostenen emaitzak eztabaidatzen dira eta O-NOZeko arduradunei helarazteko hobekuntza-proposamenak adosten dira. MAPAC batzordearen barruan ebaluatu beharreko gaiak honako hauek proposatzen ahalko dituzte: batzorde horretako kideek, batzordeko kide ez diren O-NOZeko profesionalek eta O-NOZeko Kudeaketako edo O-NOZeko Pazientearen Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako arduradunek. Halaber, O-NOZen botikak erabiltzeko baldintzak kudeatzen eta arautzen dira, Osasun Alertetatik edo agentzia arautzaileek ezarritako erregulazio-neurrietatik abiatuta.

BAAren argitalpenak

Ikus BAAren argitalpenak

Nafarroako Cochrane

Gunera joan