ASMAREKIN BIZITZEA

Nork bere burua zaindu, gaixotasunari gogor egin, eta harekin bizitzen ikastea oso lagungarria da bizi-kalitatea hobetzeko eta konplikaziorik ez izateko

Zer behar duzu lortzeko?

  • Garrantzitsua da, oso, zer gertatzen zaigun onartzea eta, kasu bakoitzean, erabaki egokienak hartzea.
  • Zenbait mugarekin bizitzen ikasi behar duzu, epe luzera hobeki bizitzeko.
  • Zenbait ohitura edo jokamolde aldatzea komeni da: keak eta substantzia narritagarriak saihestu, tabakoa utzi, inhalagailuak erabiltzen ikasi; beharbada, aldaketak egin behar dituzu lan egiteko moduan, edo aisialdian.
  • Inportantea da norbera ongi jabetzea gaixotasunaren prozesuan dituen emozio, bizipen eta esperientziez. Gaixotasunaren berri izan beharra dago, eta nork bere burua maitatu eta zaindu.
  • Modu asko daude nork bere burua zaintzeko. Guretzat egokienak direnak bilatzea da kontua, zein diren erabaki, eta proba egitea.