Etengabeko prestakuntzaren egiaztapena

Sistemarako sarbidea, informazio orokorra eta baldintzak

NOIZ

Aurkezteko epea: Jardueraren hasiera data baino 30 egun lehenago. Epe hori eskabide guztiei aplikatzen zaie, bai lehendabiziko ediziokoei, bai hurrengo ediziokoei. (EPBaren erabakia, 2009ko martxoaren 5ekoa).

NON

Jardueraren hornitzailearen edo antolatzailearen egoitza soziala dagoen autonomia erkidegoko  batzordeari zuzendu behar zaio eskabidea. Kongresuen kasuan, berau eginen den erkidegoan.

Nafarroan Acredit@ sistemaren bidez elektronikoki izapidetuz egiten da akreditazioaren kudeaketa osoa

 

Osasun Sistema Nazionaleko EPBaren 2012ko abenduaren 21eko Erabakian –Nafarroako EPBaren 2013ko apirilaren 10eko Erabakiaren bidez ezarria– finkatutako baldintzak betetzen dituzten etengabeko prestakuntzako jardueren hornitzaileek edo antolatzaileek.

"Osasun-arloko profesionalei, zentroei, erakundeei –bai publikoak, bai pribatuak, beren estatutuetan prestakuntza xedea jasota badute– eta langile autonomoei –beren jarduera nagusia prestakuntza bada– zuzendutako etengabeko prestakuntzako jarduerak egiaztatzeko eskabideak aurkez ditzakete, Osasun Lanbideen Etengabeko Prestakuntzarako Batzordeak onartutako prozeduraren arabera.

Ez da eskaerarik onartuko

  • hornitzaileak pertsona fisikoak badira, langile autonomoen kasuan salbu.

  • osasun arloko produktuak edo horiekin lotutakoak saltzen dituzten merkataritza erakundeek aurkeztutakoak.

Hornitzaileek beren izaera juridikoa eta administratiboa egiaztatzen duten agiriak eman beharko dizkiote Egiaztapen Sistemari, eskabidea aurkezten duten Egiaztapen Sistemak adierazitako moduan (estatutuak, edozein kasutan). Langile autonomoen kasuan, hori egiaztatzen duten dokumentuak (Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako alta).

Erakunde publikoak salbuetsita daude azken atal honetan jasotako baldintzetatik".

Egiaztatu beharreko prestakuntzako ikasgaiak

  • gaitasun profesionala handitu, mantendu eta hobetu behar dute, eta bai jakintza arloaren, bai jardueraren xede den biztanleriaren arabera definitzen dira.

  • prestakuntza jardueraren hartzailea izanen den kolektiboarentzat egokituta egon beharko dute.

Egiaztatu beharreko ikasgaiak honako gai arlo hauetan kokatzen dira:

  • Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko etengabeko prestakuntza

  • Ikerketako etengabeko prestakuntza

  • Praktika Klinikoko etengabeko prestakuntza

  • Osasun Kudeaketako eta Kalitateko etengabeko prestakuntza

  • Irakaskuntzako etengabeko prestakuntza

IKASGAI EZ ESPEZIFIKOAK EDO ZALANTZA SORTZEN DUTENAK

Honako irizpide hauek baloratuko dira:

  • Gaia graduko edo espezialitateko prestakuntzan aitortutako gaitasunekin lotuta egotea.

  • Gaia edo ikasgaia eta jardueraren helburuak praktika profesionalean aplikagarriak izatea: klinikan, komunitatean, osasun antolamenduan edo ezagutzaren kudeaketan.

  • Osasun Sistemaren eta osasun lanbidearen testuinguruan kokatuta egotea.

Ez dira egiaztatuko komunitate zientifikoan edo/eta osasun sistema nazionalean onartutako jakintza-gaietatik kanpoko edukiak dituzten jarduerak.

TERAPIA NATURALAK:

  • Ez dago oinarri nahikorik, oro har, egiaztatzen ahal diren ikasgai gisa barne hartzeko.

  • Honako lanbide hauetako graduko ikasketetan sartzen diren teknikak edo tratamenduak egiaztatzen ahalko dira:

    • Farmazialariak eta Farmaziako eta Parafarmaziako laguntzaileak: Fitoterapia edo Sendabelarrak.

    • Fisioterapeutak: Metodo eta teknika espezifikoak, honako hauekin lotuak: lokomozio aparatuarekin (eskuzko terapiak, artikulazioen manipulazio terapiak, osteopatia eta kiropraxia), prozesu neurologikoekin (erreflexuen teknika terapeutikoak), arnas aparatuarekin, sistema kardiobaskularrarekin eta estatikaren eta dinamikaren alterazioekin.
      Ortopediak fisioterapian dituen inplikazioak kontuan hartzen dituzten metodo eta teknika espezifikoak.

HIZKUNTZAK: ezin dira egiaztatu

BALDINTZA ESPEZIFIKOAK DITUZTEN IKASGAI EGIAZTAGARRIAK

  • Kudeaketa klinikoa (prozesu klinikoen kudeaketa): Jardueraren helburuak prozesu klinikoak kudeatzera bideratuta egon behar du

  • Osasun arloko kudeaketa zuzendaritza: Jardueraren helburuak osasun sistema kudeatzera bideratuta egon behar du. Xede-biztanleria nagusiki osasun arlokoa izanen da (% 80 inguru)

  • Komunikazioa: Jardueraren helburuak praktika profesionalera bideratuta egon behar du

  • Laneko osasuna/arriskuen prebentzioa: Pazientearengan eragina duen jardun profesionala izatera bideratuta egon behar da. Profesionala bera zaintzeko jarduerak kanpoan geldituko dira.

  • Estresa, autokontrola eta orientazio psikologikoa: Pazientearengan eragina duen jardun profesionala izatera bideratuta egon behar da. Profesionala bera zaintzeko jarduerak kanpoan geldituko dira.

  • Sistema informatikoak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT): Jardueraren ardatz bakarra ez du tresna erabiltzen ikastea soilik izan behar. Tresna bitarteko bat da, ez helburu bat bere horretan. Jardueraren helburuak ezagutza kudeatzera edo herritarrari/pazienteari arreta ematera bideratuta egonen dira. Office oinarrizkoa, informatika orokorra eta erakundearen barneko tresnak edo tresna espezifikoak baztertu.

IKASGAI EZTABAIDAGARRIAK:  Nafarroako EPBaren 2012ko ekainaren 14ko Erabakia, 2013ko apirilaren 10eko Erabakiaren bidez berretsia.

Lege-oinarriak: Idazkaritza Teknikoen Erabakiak Iruñean, 2001/10/13an, Valladoliden 2006/9/28an eta Logroñon 2007/4/27an. EPB Nazionalaren Erabakia, 2012ko abenduaren 21ekoa, 2013ko apirilaren 10eko Erabakiaren bidez Nafarroako EPBan ezarria.

Graduko edo espezialitateko prestakuntza amaitu duten osasun arloko profesionalentzat. Osasun lanbideen zerrenda, OLALen arabera

Osasun Zientzietako espezialista izateko prestakuntza-aldian dauden profesionalak. OSNren Etengabeko Prestakuntzarako Batzordearen Erabakia, 2012ko abenduaren 21ekoa, 2013ko apirilaren 10eko Erabakiaren bidez Nafarroako EPBan ezarria.

  • Ez da onartzen ahalko Osasun Zientzietako espezialista izateko prestakuntza jasotzen ari diren profesionalei berariaz zuzendutako jarduerak egiaztatzeko eskaerarik.

  • Egoiliarrek etengabeko prestakuntzako jardueretan parte hartzen ahalko dute, beren tutoreak edo irakaskuntza batzordeak egokitzat jotzen badu. Nolanahi ere, prestakuntza-ekintza batean Osasun Zientzietako espezialista izateko prestatzen ari diren profesionalak onartzen badira, Etengabeko Prestakuntzako jarduerak egiaztatzeko ziurtagiriek honako hau adierazten duen testu bat izan beharko dute: “Prestakuntza jarduera honen kredituak ez zaizkie aplikatuko Osasun Zientzietan espezialista izateko prestatzen ari diren profesional parte-hartzaileei”.

Kasu horretan, Osasun Zientzietako espezialista izateko prestakuntza-aldian dauden profesionalak parte-hartzaile kopuru osoaren % 50 baino gutxiago izanen dira.

Diziplina anitzekoak. Idazkaritza Teknikoen Erabakia Iruñean, 2001eko irailaren 13an eta, Logroñon, 2007ko apirilaren 27an.

Hainbat lanbide kolektibori zuzendutako jarduerak jotzen dira diziplina anitzeko jardueratzat. Egiaztatu egin behar dira, honako ezaugarri hauek betetzen badituzte:

a) Jardueraren xede diren lanbideetarako zeharkako ikasgaiak, programaren eta edukiaren osotasunaren barnean. Lanbide bakoitzarekin lotutako prestakuntza espezifikoa (Y) onartuko da, hori gehienez edukiaren % 20 bada eta % 80 enborrekoa.

b) Asistentzia-jardueran aritzeko hainbat osasun lanbideren arteko ekintza bateratuak eta koordinatuak ikastea eta entrenatzea eskatzen duten ikasgaiak.

Inola ere ez dira diziplina anitzekotzat hartu behar lanbide praktikan hainbat lanbiderekin lotuta egon arren ezagutza-maila desberdinak eskatzen dituzten gaiak, ezta lanbidearen arabera oinarrizko prestakuntza-maila desberdinak eskatzen dituzten jarduerak ere.

Diziplina anitzeko jardueraren egiaztapenak bakarra izan behar du, eta prestakuntza kalitate maila bera bermatu behar du, egiaztatzen dena irakaskuntza jarduera dela kontuan hartuta.

Prestakuntza arautu eta/edo graduko edo graduondoko eta espezialitateko prestakuntza gisa kalifikatu gabeko irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak dira etengabeko prestakuntzako jarduera egiaztagarriak.

Aurrez aurreko jarduerak:

Aurrez aurrekoak ez diren jarduerak: prestakuntza materialak norbere kasa ikastean eta/edo plataforma edo gela birtualen bidezko ikaskuntza kolaboratiboan oinarritzen ahal direnak.

Jarduera mistoak: zati bat aurrez aurre eta beste bat aurrez aurrekorik gabe egiten diren jarduerak, biak ere profil pedagogikokoak.

Ez dira egiaztagarriak. OSNko Giza Baliabideen Batzordearen Erabakia, 2006ko martxoaren 24koa.

Unibertsitateko, goi-mailako hezkuntzako zentroetako edo administrazio publikoetako titulu ofizial arautuak.

Hala ere, horiek osatzen dituzten moduluak modu independentean egiaztatzen ahalko dira, salbuespen gisa, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  1. Moduluko parte-hartzaileak ez izatea titulu ofizial arautuko parte-hartzaileak soilik.

  2. Moduluak gehienez 100 ordu irautea.

  3. Ziurtagiria master edo espezializazio programa baten parte dela zehaztea.

Bete beharreko baldintzak.

Nafarroako Etengabeko Prestakuntzarako Batzordearen 2015eko uztailaren 2ko Erabakiaren eta Osasun Sistema Nazionaleko osasun lanbideen Prestakuntza Batzordearen 2015eko azaroaren 25eko Erabakiaren bidez eguneratua.

• Bete eskabide bat egiaztatu nahi den jarduera bakoitzeko.

• Jarduera bat hainbat lekutan edo datatan modu berean egitea aurreikusita badaukazu, lehendabiziko edizioaren hasiera datatik azkenekoaren amaiera datara arte zenbatuta urte natural baten barruan egiten diren edizio berdin-berdinetarako egiaztapen-eskaera bakarra egitea komeni da. Epe hori amaitutakoan, beste eskabide bat egin behar duzu.

• Aurretik egiaztatutako jarduera baterako eskabidea egiten denean, eskabidea datu eguneratuekin aurkeztu beharko duzu, aurreko edizioaren jarraipen bat dela adierazita eta aurrekoaren egiaztagirian agertzen den erreferentzia zenbakia zehaztuta.

• Erabili eredu normalizatu egokia. Bi eskaera-eredu desberdin daude: bata, aurrez aurreko jardueretarako; bestea, berriz, aurrez aurrekoak ez diren jardueretarako edo jarduera mistoetarako.

• Eskaeraren atal guztiak zehatz-mehatz bete behar dira eta erakunde hornitzailearen arduradunak sinatu behar du.

Jarduera guztien kasuan, iritzi-gogobetetasun inkestaren eredua nahitaez erantsi behar da (inkesta nahitaezkoa da, OSNko EPBaren 2015/11/25eko Erabakiari jarraituz)

• Aurrez aurreko jarduerek parte-hartzaileen bertaratzea kontrolatzeko sistema bat izan behar dute; eskabidean deskribatu beharko da. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • Bertaratzeen kontrol eredua.

  • Ebaluazio eredua.

• Aurrez aurrekoak ez diren jarduerek eta mistoek honako hauek izan behar dituzte:

  • Parte-hartzaileen sarrera segurtatzeko eta kontrolatzeko sistema bat, eskabidean deskribatu beharrekoa.

  • Ezagutza-ikaskuntza ebaluatzeko sistema bat, eskabidearekin batera aurkeztu beharrekoa.

  • Ikaslearen eta tutorearen arteko interakzio-sistema bat

  • Tutoreak (gutxienez 1 tutore 50 ikasleko)

  • Gainera, irakaskuntza materiala edo horren lagin adierazgarri bat erantsi behar da, edo, bestela, online sarbide bat.

• Eskabide ereduan jasotako interes-gatazkaren eta independentziaren deklarazioa sinatu behar da, jarduerak babes komertziala badu.

• Eskabidean agertzen den informazio guztiak bat etorri behar du publizitatean eta parte-hartzaileei ematen zaizkien materialetan agertzen denarekin. Idazkaritza Teknikora iritsi ondoren edo egiaztapenaren aldeko jakinarazpena jaso ondoren, justifikatutako arrazoiak direla-eta, eskabidean jasotako datuei eragiten dien aldaketaren bat gertatzen bada, ahalik eta azkarren jakinarazi behar zaio Idazkaritza Teknikoari. Era berean, egiaztapenaren aldeko erabakia jaso ondoren jardueraren bat bertan behera utziz gero, Idazkaritza Teknikoari jakinaraziko zaio.

• Dokumentazio osagarria idazki batez lagunduta helaraziko da, zer jarduerarekin lotuta dagoen aipatuz eta bide berberak erabiliz.

Egiaztapen-eskabideak erakunde hornitzailearen helbide soziala dagoen autonomia erkidegoko idazkaritza teknikoan baloratuko dira; bilera zientifikoen kasuan, antolaketa batzordearen egoitzaren kokalekua den autonomia erkidegokoan.

Ondorioz, Nafarroako Idazkaritza Teknikoak Nafarroan egoitza soziala duten hornitzaileen eta antolaketa batzordeen eskaerak ebatziko ditu. Bestela, eskabidea erregistratu ondoren, dagokion idazkaritza teknikoari helaraziko dizkio.

Idazkaritza Teknikoak eskabidea forma eta epe aldetik egiaztapen-sistemaren eskakizunetara egokitzen den egiaztatuko du, eta, beharrezkoa bada, hornitzaileari 10 eguneko epean dokumentazio edo informazio osagarria aurkezteko eskatuko dio.

Eskabide zuzenei kanpo-ebaluazioa eginen diete etengabeko prestakuntzako adituek, OSNko Etengabeko Prestakuntzarako Batzordeak ezarritako irizpideen arabera

Nafarroako Osasun Lanbideen Etengabeko Prestakuntzarako Batzordeak, kanpo ebaluazioaren emaitza ikusita eta Egiaztapen Sistemaren irizpide orokor, komun eta minimoetan oinarrituta, bere irizpena ematen du.

Irizpena aldekoa bada, Idazkaritza Teknikoak etengabeko prestakuntzako kredituen ziurtagiria ematen du, honako hauek adieraziz: jardueraren titulua, non eta noiz eginen den, onartutako kreditu kopurua, zer osasun lanbidetarako egiaztatzen den jarduera eta, ondorioz, etengabeko prestakuntzako kredituak zein osasun lanbidetarako aplikatuko diren.

Irizpena kontrakoa bada, hornitzaileari egiaztapena ukatzeko arrazoia jakinarazten zaio, Batzordearen erabakia helaraziz.

Etengabeko Prestakuntzarako Batzordearen komunikazio oro, Idazkaritza Teknikoaren bidez, erakunde hornitzaileko arduradunari egiten zaio.

Nafarroako osasun lanbideen Etengabeko Prestakuntzarako Batzordea sortzen duen abenduaren 28ko 368/1998 Foru Dekretuaren 7. artikuluaren d) eta e) letren arabera, hornitzaileak irizpena berrikusteko eska diezaioke Batzordeari, eta, azken buruan, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Nafarroako Gobernuari.

OKLa baloratzeko tresna berria

EPBren logotipoa eta etengabeko prestakuntzako kredituak erabiltzeko baldintzak

 

Etengabeko Prestakuntzarako Batzordearen (EPB) logotipoa jarduera egiaztatu eta Idazkaritza Teknikoak dagokion egiaztapen ziurtagiria eman ondoren bakarrik erabil daiteke sustapen materialetan, programetan eta diplometan.

Logotipoak testu honekin batera agertu behar du: “Osasun Sistema Nazionalean osasun lanbideen Etengabeko Prestakuntza Egiaztatzeko Sistemaren Nafarroako Etengabeko Prestakuntzarako Batzordeak egiaztatutako jarduera, XX kreditukoa, egiaztapen ziurtagirian sartutako profesionalentzat” (egiaztapen ziurtagiriaren erreferentzia zenbakia)

EPB logotipoa antolatzailearen eta kanpoko babeslearen –halakorik badago– logotipotik bereizita kokatuko da.

Prestakuntza jarduera bati esleitutako etengabeko prestakuntzako kredituak ikasle parte-hartzaileei aplikatuko zaizkie, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  1. Egiaztapenaren xede den jarduerarekin lotutako osasun lanbidekoa izatea. Noizbehinka osasun arlokoak ez diren beste profesional batzuek parte hartzen badute, horiek ez dute Osasunbidearen etengabeko prestakuntzako kredituen ziurtagiririk jaso.

  2. Hornitzaileak egiaztapen eskaeran adierazitako bertaratze, partaidetza eta ebaluazio baldintzak betetzea. (Erakunde hornitzaileak eman beharreko diplomaren eredua;  Erakunde hornitzaileak banakako saioetarako eman beharreko diplomaren eredua).

Etengabeko prestakuntzako kredituak ez zaizkie aplikatuko Osasun Zientzietan espezialista izateko prestatzen ari diren profesionalei.

Prestakuntza jarduera bati esleitutako etengabeko prestakuntzako kredituak ez dira aplikagarriak irakasleentzat. Kasu horretan, irakaskuntza-orduak adierazita egiaztatuko da haien partaidetza. (Erakunde hornitzaileak eman beharreko diplomaren eredua)

Nola lortu logotipoa?

Etengabeko Prestakuntzarako Batzordeko Idazkaritza Teknikoari eska diezaiokezu, hona idatziz: sectecfc@cfnavarra.es.

Etengabeko prestakuntzako jardueren auditoretzak

Osasun Lanbideetako Etengabeko Prestakuntzarako Batzordearen Erabakia, 2010eko apirilaren 6koa. Lurralde nazional osoan balioa duten Baldintzak, Prozedurak eta Irizpideak gisa ezarria (OLALen 35.1 art.).

Jarduera egiaztatuei auditoretzak egin dakizkieke, jardueraren garapena egiaztapen eskabidean azaldutakora egokitzen dela egiaztatzeko eta jarduerari emandako etengabeko prestakuntzako kredituak behar bezala aplikatzen direla egiaztatzeko, kalitatea hobetzearen ikuspegitik.

Auditoretza aurrez aurrekoa izan daiteke, jarduera garatzen den bitartean egitekoa, edo dokumentala, azken txostena eskatuta egitekoa.

Egiaztapen Organoak idatziz jakinaraziko dio hornitzaileari auditoretza eginen dela, jarraitu beharreko prozedura adieraziz.

Hornitzaileari behin-behineko auditoretza txostena bidaliko zaio eta hark egokitzat jotzen dituen alegazioak egiten ahalko ditu adierazitako epean.

Alegazioak aztertu ondoren, behin betiko auditoretza txostena eginen da.

Auditoretzaren emaitza “Gainditua” edo “Gainditu gabea” izan daiteke.

Auditoretza gainditzen bada eta ez-betetzerik ez badago, artxibatu eginen da.

Auditoretza gainditzen bada baina jardueraren kalitateari kalte egiten ez dioten eta indarrean dagoen legedia urratzen ez duten garrantzi txikiagoko alderdi batzuk betetzen ez badira, Egiaztapen Organoak hornitzaileari ohartaraziko dio etorkizunean ez dela onartuko eskabide agirian planteatutakotik desbideratzea.

Auditoretzaren emaitza “Gainditu gabea” bada, zehaztutako epean ez da hornitzaile horren beste eskabiderik onartuko.

Baliteke auditatutako edizio baten ondoren egiten diren jarduera beraren edizioak ez egiaztatzea, auditatutakoan baldintzen “Ez betetzea” frogatzen bada.

Hornitzaileak hizlarien eta irakasleen balizko interes-gatazka deklaratzeko prozedura bat izanen du, eta jardueraren dokumentazioan horren berri jasoko da. Honako esteka honetan Osasun lanbideen etengabeko prestakuntzako jardueren babes komertzialerako arauak eskura ditzakezu.

Eskabide ereduan jasotako interes-gatazkaren eta independentziaren deklarazioa nahitaez sinatu behar da jarduerak babes komertziala badu. Deklarazio horretan, hornitzaileak:

Edukien independentzia bermatzen du; hau da, ez dagoela komertzialki lerratuta.

Hizlarien hautaketa babeslearen ekarpenek baldintzatu ez dutela adierazten du, eta hizlarien eta babesleen arteko harremanaren berri ematen du, halakorik balego.

Publizitatea kontrolatzearen ardura bere gain hartzen du.

Logotipo komertzialen presentzia kontrolatzeko konpromisoa hartzen du.

Hizlariek babesle komertzialekin harremana dutenean, hizlarien independentzia-adierazpena erantsi behar du. Ikus Hizlarien independentzia-adierazpena

Egiaztapen Sistemaren irizpide orokor komun eta minimoek honako hau ezartzen dute horri dagokionez:

  • Laborategietako profesionalek irakasle gisa parte hartzea beren curriculum profesionalagatik eta zientifikoagatik (ez komertziala) justifikatuta egon behar du.

  • Parte hartzeko, beren egoeraren eta laborategiekiko harremanaren adierazpen esplizitua egin behar dute, eta, hala badagokio, interes-gatazka adierazi, programan, jardueraren hedapenean eta hitzaldiaren hasieran.

  • Jardueraren antolatzaileak edukien eta hizlarien independentzia zaindu eta bermatu behar du, eta publizitatea eta logotipo komertzialen presentzia kontrolatu.

  • Aukera terapeutikoei buruzko aurkezpenek orekatuak izan behar dute eta irakasleek izen generikoak erabili behar dituzte inpartzialtasun horretan laguntzeko –alderdi hori merkaturatutako aukera terapeutikoei dagokie–.

Babesle komertzialaren logotipoa honako leku hauetan ager daiteke:

  • Jardueraren programan, irakaskuntza-materialen euskarrietan, jardueraren ziurtagirian, irakaskuntza-esparruko eremuetako seinaleztapenetan eta ordenagailuetan agertzen den jardueren aplikazio banderan.

  • Irakaskuntza-materialean ez da inoiz agertuko eta ez da tartekatzen ahalko egiaztatutako etengabeko prestakuntzako ezein jardueraren prestakuntza-edukietan.

Ez da produktu komertzialik aipatzen ahalko.

Hornitzaileak/antolatzaileak esplizituki agertu behar du irakaskuntza-materialaren euskarrian.

Aurrez aurreko jardueretan, publizitate komertzialaren arloa eta irakaskuntzaren arloa argi eta garbi bereizita egon beharko dira.