Osasun Emaitzak Ebaluatu eta Zabaltzeko I. Jardunaldia

Topaketak bi saio ditu:

  • Lehendabiziko saioa: O-NOZko emaitzen analisia eta ebaluazioa, lorpenak eta proiektu berriak; informazio sistemetan egindako aurrerapenak; prozesu klinikoak eta kostuaren ebaluazioa; eta praktikan aplikatutako informazioaren analisi aurreratuak.

  • Bigarren saioa: osasun prozesuak, erabakiak hartzeko laguntzak eta emaitzak etengabeko hobekuntzaren zerbitzura ebaluatzea, eta premia larrien aurreko erantzun arina. Ildo horretan, zenbait gain landuko dira, hala nola Atenea eta Bardeako informazio-sistemek COVID-19aren pandemiaren miaketan izandako funtsezko eginkizuna, eta Navac eta Bardena sistemek txertaketa kanpainan izandakoa.