ZAHARTZEA

Zahartze aktiboaren indizea 2012an garatu zen, honako hauen lankidetzaren ondorioz: Vienako Gizarte Ongizarte eta Ikerketa Politikei buruzko Europako Zentroa, Nazio Batuen Europarako Batzorde Ekonomikoa eta Enplegu, Gizarte Gai eta Inklusioko Europako Batzordea.. Haren helburua zen Europar Batasuneko estatuen egoera ezagutzea  biztanleriaren zahartze aktiboari dagokionez, eta ekimen, politika eta planen garapenaren eta efikaziaren ebaluazioa eta monitorizazioa erraztea.

Txosten honetan erakusten da 2018an Nafarroarako egindako zahartze aktiboaren indizearen kalkulua. Indize hori Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokiak egin du, Nafarroako Estatistika Institutuaren (NASTAT) laguntzarekin eta Matia Institutuaren laguntza teknikoarekin.

Nafarroako 2017-2022 Zahartze Aktibo eta Osasungarriaren Estrategiaren 2018-2019ko Ekintza Plan Orokorrean sartutako ekintzetako bat da  Nafarroako Foru Komunitaterako zahartze aktiboaren indizea kalkulatzea. Haren xedea da jakitea zahartze aktiboari dagokionez Nafarroa zein egoeran eta posizioan dagoen gaur egun, eta estrategia hori ebaluatzeko tresna gisa erabiltzea.

Epealdia: 2018
Gako hitzak zahartzea, metodologia, konparazioa.
Erreferentzia: Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokia, 2018.

Informazio gehiagorako sarbidea