HERIOTZA TASA

Behin-behineko datuen arabera, 2020an 6.644 heriotza erregistratu ziren Nafarroan bizi ziren biztanleen artean, 2019an baino 1076 gehiago, orduan 5.568 hil baitziren. Hau da, heriotza kopurua %19,3 gehitu zen.

Adin talde desberdinetako hilkortasun datuek adierazten dutenez, 2019arekin alderatuta, hiltzeko arriskua (kausa edozein delarik) oso antzekoa izan da 45 urtetik beherakoen artean, murriztu egin da 45-54 urte bitarteko taldean eta handitu egin da 55 urtetik gorakoen artean. Zifra absolutuetan, gehiegizko hilkortasuna erregistratu duten adin taldeak hauek dira: 85-94 urte bitarteko taldea, 477 hildako gehiagorekin, eta 75-84 urte bitarteko taldea, aurreko urtean baino 323 hildako gehiago erregistratu baitziren. Deigarria da 45-54 urte bitarteko taldean ikusitako beherakada; ez du azalpenik eta azterketa zehatzagoa merezi du.

2019ko koronabirusaren eritasuna (COVID-19) 1172 heriotzatan egiaztatu zen heriotza kausa gisa: 57 heriotza 65 urtetik beherako biztanleetan, eta 1115 heriotza 65 urtetik gorakoetan. 2020an, COVID-19ak eragin ditu gizonen heriotzen %17,1 eta emakumeen heriotzen %18,2, eta tasek gora egiten dute adinarekin.

Epealdia: 2004-2020
Gako hitzak heriotza tasa, kausak, joera
Erreferentzia: NOPLOIren memoria

 

Informazioa:

2004-2013

2006-2015

1998-2017

1999-2018

2010-2019/2020

Nafarroan, jaiotzako bizi itxaropenak 10 urte egin zuen gora 1977tik 2016ra: 71,8tik 81,1era gizonetan, eta 77,4tik 86,8ra emakumeetan. Epealdi horren hasierarekin alderatuta, heriotza arriskuak behera egin du adin talde guztietan gizonen artean: %50 eta %58 artean, 25-80 urteko taldeetan, eta %35, 80 urtetik gorakoetan. Emakumeen artean, heriotza tasaren beherakada handiena 70-79 urteko taldean gertatu zen (%62), eta hilkortasuna egonkortu egin zen 50-59 urteko emakumeen artean, 2007-2016 hamarkadan. Biriketako minbizia izan zen Nafarroako 75 urtetik beherako biztanleen heriotza kausa nagusia 2016an, gizonen eta emakumeen heriotzen %15 eta %10,5 eragin baitzituen, hurrenez hurren; bigarren eta hirugarren tokian, berriz, bihotzeko gaixotasun iskemikoak eta kolon eta ondesteko minbizia izan ziren gizonen artean, eta bularreko minbizia eta kolon eta ondesteko minbizia emakumeen artean.

Biriketako minbiziak 1990eko hamarkadan erregistratu zuen hilkortasun tasarik altuena gizonen artean. Hurrengo urteetan behera egin zuen, eta emakumeen artean, berriz, gorakada handia izan zuen 2000. urtetik aurrera.  Bularreko minbiziagatik hildako emakumezkoen kopurua erdira jaitsi da azken 4 hamarkadetan (%54). Bi sexuetan nabarmen egin du behera urdaileko minbiziak, leuzemiak, Hodgkin-en gaixotasunak eta gibeleko minbiziak eragindako hilkortasunak. Kolon eta ondesteko minbiziak eragindako hilkortasunaren goranzko joera, batez ere gizonen artean, bat dator Nafarroan eta Espainian erregistratutako intzidentziaren gorakadarekin.

Garuneko eta odol-hodietako gaixotasunek eta bihotzeko gaixotasun iskemikoek eragindako heriotza tasak %80 inguru jaitsi dira (lehen eta bigarren heriotza kausa goiztiarrak ziren 1970eko hamarkadaren amaieran, bi sexuetan), eta biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoaren ondoriozko heriotza tasak ere %50 baino gehiago egin du behera gizonen artean azken bi hamarkadetan. Nabarmentzekoa da urdaileko ultzerak eragindako heriotzek azken 40 urteetan izan duten beherakada handia (%90), bai eta zirrosiak eragindako heriotzek (%70 bi sexuetan) eta trafiko istripuek eragindakoek ere (%80 jaitsi dira bi sexuetan); suizidioagatiko heriotza tasek, ordea, bere horretan jarraitzen dute.

Epealdia: 1977-2017
Gako hitzak heriotza tasa, kausak, joera
Erreferentzia: Nafarroako Osasun Publikoaren Aldizkaria, 97 zk., 2018ko maiatza.

 

Informazio gehiagirako sarbidea

Alkohol kontsumoari zuzenean egotz dakizkiokeen kausen ondoriozko hilkortasuna aztertzen da, sexuaren eta errenta mailaren arabera, eta 1993-2017 aldiko joerak aztertzen dira, Nafarroari dagokionez. Azterlan hau egiteko datuak hartu dira Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) urtero heriotza kausaren arabera argitaratzen dituen heriotzen fitxategietatik. Honako kausen ondoriozko heriotzak hautatu ziren: alkoholak eragindako buru nahasmenduak, mendekotasuna eta abusua, kardiomiopatia alkoholikoa, zirrosi alkoholikoa eta alkoholak eragindako gibeleko beste gaixotasun batzuk eta alkoholak eragindako ustekabeko pozoidura (GNS-9 eta GNS-10 kodeak).

Emaitzak: Guztira, 35-79 urteko biztanlerian, aztertutako kausen 441 heriotza erregistratu ziren, eta gibeleko zirrosia izan zen ohikoena (%77,5). 1993-1997 eta 2013-2017 urteetan, gizonen heriotza tasak emakumeenak baino hamar eta bost aldiz handiagoak ziren, hurrenez hurren.

18.000 eurotik beherako errentak zituzten gizonen heriotza tasak bost aldiz handiagoak izan ziren errenta altuenekin alderatuta. Aztertutako aldian ez zen aldaketa estatistikoki esanguratsurik ikusi hilkortasun tasen joeran.

Datuek erakusten dutenez, alkoholari zuzenean egotz dakizkiokeen kausen ondoriozko hilkortasuna ez da jaitsi Nafarroan azken hiru hamarkadetan, eta handiagoa da gizonen artean eta errenta ekonomiko txikienak dituen biztanleriaren artean.

Epealdia: 1993-2017
Gako hitzak: heriotza tasa, trafiko istripuak, epidemiologia, joerak.
Erreferentzia: Fernández-Pacheco PA, Delfrade Osinaga J, Floristán Floristán Y, Teijeira Alvarez R, Moreno-Iribas C. Evolución de la mortalidad por accidentes de transporte en Navarra durante 1999-2013. Características de las personas y vehículos involucrados. An Sist Sanit Navar. 2016 Dec 30;39(3):48839.

Informazio gehiagorako sarbidea

Ikerketaren helburua izan zen Nafarroako suizidio kasuen ezaugarriak zehaztea eta autonomia erkidego horretako tasen joera Espainiakoekin alderatzea, 2000-2015 aldiari dagokionez. Aztertutako epealdi osoan, heriotza kausa autopsia judizialen informazioarekin kodetu zen Nafarroan (informazio toxikologikoa, histologikoa eta abar barne harturik). Horrek aukera ematen du estatistika fidagarriak izateko, horixe baita aldez aurretiko baldintza suizidioa prebenitzeko eta monitorizatzeko. Zenbait autonomia erkidegotan –hala nola Madrilen edo Kataluniako eremu batzuetan–, 2010era arte, auzitegiko medikuek Heriotzen Buletin Estatistiko Judizialean emandako hasierako informazioa baino ez zen erabiltzen kodifikazio hori egiteko, eta horrek kasuak gutxiegi zenbatestea ekar dezake, azterlan askoren arabera.

2015ean, Nafarroan 826 heriotza erregistratu ziren, urtean 51 suizidio batez beste, hau da, astean heriotza bat bere buruaz beste egiteagatik. Gizonen suizidio arriskua emakumeen arriskua baino 3 aldiz handiagoa da.  Hildakoen %99,6 14 urtetik gorakoak ziren, eta %73,4 gizonezkoak. Gizonen artean, tasarik altuenak 64 urtetik gorakoetan erregistratu ziren, bai hirian, bai landa eremuan. Nabarmen, 64 urtetik gorako gizonen tasa askoz handiagoa izan zen gainerako adin taldeetan baino. Emakumeen kasuan, tasak 45 urtetik aurrera egonkorrak zirela ikus daiteke. Nafarroako 15.000 biztanletik gorako hiriguneetan bizi ziren emakumeen suizidio tasa globala handiagoa izan zen, estatistikoki, landa eremuan erregistratutakoa baino (5,7 eta 3,3, 100.000 biztanleko, hurrenez hurren).

Nafarroan suizidioagatiko heriotza tasa (7,6, 100.000 biztanleko) Espainian erregistratutakoaren oso antzekoa da (8,1).

Gizonen suizidio tasa globalek behera egin zuten, -%1,56 urteko (estatistikoki ez da esanguratsua), eta nabarmen jaitsi ziren 44 urteko gizonen artean, -%3,19ko erritmoan 2000-2015 aldian, Nafarroan. Suizidioagatiko heriotza tasa egonkor mantendu zen emakumeen artean.

Epealdia: 2000-2015
Gako hitzak heriotza tasa, suizidioa, joera
Erreferentzia: Delfrade J, Sayón-Orea C, Teijeira-Álvarez R, Floristán-Floristán Y, Moreno-Iribas C. Tendencia divergente de la mortalidad por suicidio en Navarra y España durante el periodo 2000-2015. Rev Esp Salud Pública.2017;91:3 de mayo e201705032.

 

Informazio gehiagorako sarbidea