Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Ikerketa Sustatzeko Programa abuztuaren 22ko 87/214 Foru Aginduaren bidez  onartu zen. Agindu horretan ezartzen denez, ikerketa sustatzeko laguntza-egitura bat sortuko da eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun-zentroetako ikerketa-koordinatzaileak eta Ikerketa Batzordea (O-NOZIB) izanen ditu oinarri.

  • Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa-Ruth Vera Garcia

  • Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza-Pilar Buil Cosiales

  • Reina Sofia ospitalea-María Sanz Galvez

  • Garcia Orcoyen ospitalea-Marta Toni Garcia

  • Osasun Mentaleko Zuzendaritza-Manuel Jesús Cuesta Zorita

Batzordeburua: Isabel Rodrigo Rincón (NOUko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoaren zuzendariorde asistentziala)

Idazkaria: M.ª José Lasanta Sáez (Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Ataleko burua)

Ikerketa-koordinatzaileak, osasunaren kudeaketa eremuaren arabera:

  • Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa: Ruth Vera García

  • Oinarrizko Osasun Laguntza: Pilar Buil Cosiales

  • Tuterako Osasun Barrutia: Maria Sanz Galvez

  • Lizarrako Osasun Barrutia: Marta Toni García

  • Osasun Mentala: Manuel Jesús Cuesta Zorita

Ikerketako adituak

  • Iñigo Lasa Uzcudun, Miguel Servet Fundazioak proposatuta izendatua.

  • Aurelio Barricarte Gurrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak proposatuta izendatua.

Erizaintzako profesionala

  • Antonio García Iriarte, NOUko Erizaintzako Zuzendaritzak eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Erizaintzako Zerbitzuko Burutzak batera proposatuta izendatua.

Prestakuntzako espezialista

  • Chen Chenchui, Osasun Departamentuko Osasun arloko Ikerketa, Berrikuntza eta Prestakuntzarako Zerbitzuko Zuzendaritzak proposatuta izendatua.

  • O-NOZen barruan ikerketa sustatzea.

  • Kudeaketa Zuzendaritzari O-NOZeko ikerketa-politika formulatzeko aholkularitza ematea, besteak beste honako alderdi hauetan:

  • Ikerketaren helburuak eta erronkak.

  • Kudeaketa-hitzarmenetako ikerketa-helburuak.

  • Ikerketa osasun-erakundeen eguneroko agendan txertatzeko antolakuntza-irizpideak.

  • Ikerketa arloko prestakuntza.

  • Ikerketa sustatzeko beharrezko laguntza-zerbitzuak.

  • Ikerketari lotutako merezimenduen baremoen proposamena.

  • Ikerketa jardueraren urteko memoria onestea.

  • Ikerketa-proiektuen onura soziala eta interes publikoa baloratzea, osasun arloko datu pertsonalak babesteari dagokionez eskatzen diren betekizunen ondorioetarako, hala behar den kasuetan.

  • Osasun arloko kudeaketako eremu bat baino gehiagotara hedatzen diren proiektuen eta haien esanera jartzen direnen erabilgarritasunari, lehentasunari eta inpaktuari buruzko informazioa ematea. Kasu guztietan, Nafarroako Ikerketa Klinikorako Etika Batzordeak jarraituko du proiektuen ebaluazio etikoa eta kalitate teknikoari buruzkoa egiten.

  • Ikerketako erregistroak eta datu-baseak sortzeko eskabideen erabilgarritasunari, lehentasunari eta inpaktuari buruzko txostenak egitea, eskatzen dituzten bestelako baimenak alde batera utzi gabe.

  • Bere esku jartzen diren datuak ateratzeko eskaerei buruzko txostenak egitea, beste baimen batzuk eskatzea eragotzi gabe.

  • Gaiak proposatzea eta Beka Komisionatuen deialdiaren eta O-NOZentzat interes estrategikokoak diren ikerketa proiektuen zuzeneko finantzaketari buruzko txostenak egitea.

  • Arlo estrategikoetan ikerketa-talde berriak sor daitezen sustatzea.

  • Ikerketa sustatzeko gastu txikiak baimentzea proposatzea, ezartzen den prozeduraren eta Osasun Zuzendaritza Nagusiak horretarako onartzen duen aurrekontuaren barruan.