Berrikuntza eta Antolaketa Atala (Nafarroako Cochrane Zentroa) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren mende dago.
Gaur egun, honako kide hauek ditu:

Marta Gutiérrez Valencia
Leire Leache Alegría
Luis Carlos Saiz Fernández
Juan Erviti López


 

EGINKIZUNA
O-NOZ komunitatearen osasun ona sustatzen duen eta herritarren osasun-eskubideei eta -premiei erantzun egokia ematen dien Osasun Sistema Publiko unibertsal, jasangarri eta kalitatezko gisa sendotzen laguntzea.

IKUSPEGIA
BAAk, O-NOZeko gainerako egiturekin lankidetzan, ebidentzia zientifikoan oinarritutako medikuntzaren praktika bultzatu nahi du, herritarrek ahalik eta kalitate handieneko arreta jaso dezaten, eta, era berean, gizarte osoari modu eraginkorrean eskaini dakion. Horretarako, ebaluazio, ikerketa kliniko eta irakaskuntzako lanak eginen ditu, O-NOZeko dagokien egiturei aholkularitza emateko, asistentzia-jarduera egokia izan dadin. Horrek, era berean, balio erantsia duten berrikuntzak txertatzea erraztuko du, baita eraginkortasun egiaztaturik ez duten edo eraginkorrak ez diren jarduerak bertan behera uztea ere.
Bere jarduerak garatzeko, inplikatutako profesionalek parte hartuko dute BAAn, proiektuak lehenesten eta ebaluazio edo ikerketa prozesuak gauzatzen laguntzeko. Pazienteentzat garrantzitsuak diren osasun alderdiak kontuan hartuko dira beti. Era berean, sare nazionalekin eta nazioartekoekin elkarlanean arituko da, sinergiak ezartzeko eta baliabideak optimizatzeko. BAAren jardueraren emaitzak aholkularitza-txostenetan jasoko dira. Horiek erabakiak hartzeko eskumena duten O-NOZeko egiturek erabiltzen ahalko dituzte.

BALIOAK
Honako balio hauek sustatu nahi ditugu BAAren bidez:

  • Unibertsaltasuna, ekitatea eta elkartasuna.

  • Jardunbide egokiak eta konpromiso etikoa.

  • Pazienteen beharrak kontuan hartzea.

  • Kalitatearen ikuspegi integrala (eraginkortasuna, gogobetetzea eta efizientzia).

  • Herritarrek, profesionalek eta pazienteek parte hartzea.

  • Berrikuntza eta etengabeko hobekuntza.

  • Profesionaltasuna (konpromisoa, autonomia eta inplikazio profesionala).

  • Gardentasuna eta emaitzen kontu ematea.

  • Interes-gatazkarik eza.