Batez ere, arestian esandako sintomengatik. Baliteke kontsultan gernu-analisia egin beharra, edo analisi sakonagoa, "kultibo" bat, infekzioa zer bakteriok eragin duen jakiteko. Segidan infekzio bat baino gehiago gertatu direnean egiten da horrela.

Molestias al orinar

Genitalak ongi garbitu (beti aurretik atzera, gehienbat aluko ezpain handi eta txikiak emakumeen kasuan, eta zakilburua gizonen kasuan). Pixaren zorrotadak ez dezala ukitu azala (zakilburuaren mintza atzeratuz, gizonen kasuan; eta ezpainak bereiziz, emakumeenean). Pixa zurrustaren hasiera baztertu, eta gero bildu pixka bat ontzi esteril batean, eskuekin flaskoaren barreneko aldea eta estalkiaren beraren barreneko aldea ukitu gabe.

Gernuko infekzioak bakterioek eragiten dituzte. Horregatik, antibiotikoak erabiltzen dira tratamenduan. Konplikaziorik ez duen infekzioa bada, aski izanen da 2-3 egunez hartzea. Infekzio gaiztoagoa denean, tratamendua astebetez edo bi astez luzatu daiteke. Nolanahi ere, tratamenduaren hasieran hobera egin duzula nabarituta ere, egizu agindutakoa eta bukatu tratamendua.

Ez hartu antibiotikorik osasun-langileei galdetu gabe.

Likido asko edan egunero (8 baso ur egunean), eta C bitamina askoko elikagaiak jan (C bitaminak gernua azidotzen baitu).

Pixagaleak zaudenean, ez eutsi denbora luzean, eta luze gabe joan pixa egitera.

Ongi garbitu genitalak. Emakumeen kasuan, beti aurretik atzera. Ez erabili genitaletarako xaboirik, uretra erretzen ahal baitute. Gizonen kasuan, zakilburua garbitzeko, prepuzioa atzera eraman.

Hobe dutxatzea bainatu eta ondo lehortzea baino.

Azpiko arropa kotoizkoa izan dadila, eta ez estua.

Pixa egin sexu-harremanak izan baino lehen eta izan ondoren. Diafragmak, lubrifikatzailerik gabeko kondoiak eta espermizidak erabiltzeak bakterioak ugaltzea errazten du.

  • Sukarra, sabeleko edo gerrialdeko mina baduzu, edo gaizki sentitzen bazara, ezongi.
  • Sintomak desagertzen ez badira.