Tristurarekin eta etsipenarekin agertzen den gaixotasun ohikoenetako bat da.

Psikiatra edo psikologo batek tratatu behar du.

Bai. Min orokortuak, zefaleak, digestio molestiak, insomnioa eta abar ager daitezke.

Ez zaio beldurrik izan behar bere asmoei buruz galdetzeko, eta ideia iraunkorrak baditu edo plan bat badu, ez zaio bakarrik utzi behar eta laguntza bilatu behar da.

Ez, eguneroko lanak egitera animatu behar dugu, baina, poliki-poliki, hobeki dagoenean, joanen da bera egiten.

Adeitasunez erantzun, atsegina izan eta ez aurpegiratu.

Bai, nahiz eta luzea izan eta sei hilabete baino gehiago behar izan, ez da emaitza azkarrik espero behar, bi aste ere iraun baitezake eraginak nabaritu aurretik.

Hobera eginez gero, ez da utzi behar, beti egin behar zaio kontsulta medikuari.

Ez, ez baitu egiten ahalko, ez baitaki zer gertatzen zaion.

Onena zera da, sentiaraztea maite ditugula eta haiekiko interesa dugula, estutu gabe, eta itxaroteko jarrera aktiboari eutsiz, aterako dela sinetsita.

Bai, ziurtatu behar da hartzen duela, eta, aldi berean, gogorarazi behar zaio medikazioa hartzen ari den bitartean edari alkoholdunak edateari buruzko agindu medikoak bete behar dituela.

Laguntza emozionala ematea, hots, ulermena, pazientzia, afektua eta estimulua. Deprimitutako pertsonarekin hitz egiteko eta arretaz entzuteko modua bilatu. Ez gutxietsi pazienteak adierazten dituen sentimenduak, baina adierazi errealitatea eta eman itxaropena.

Deprimitutako pertsonari ez leporatu gaixotasunarekin itxurakerian ari dela edo nagia dela, eta ez itxaron egoeratik atera dadin egun batetik bestera.

Deprimituta egon zaitezkeela uste baduzu, ESKATU LAGUNTZA. Norbaitekin hitz egiten baduzu eta ulertzen ez duzula sentitzen baduzu, saiatu beste norbaitekin. Konta iezaiozu zure konfiantzako norbaiti.

EZ ZAITEZ ISOLATU. Ez pentsatu indartsua izatea dela kontua, eta ez duzu alkoholik edo drogarik erabili behar zure arazoak konpontzeko; gauza horiek ez dute laguntzen, alderantziz, egoerak okerrera eginarazten dute.

Hitz egin zure familiako medikuarekin edo beste osasun profesional batekin. Jarri harremanetan laguntza talde batekin.

Depresioa duten pertsonen % 15ek bere buruaz beste egiten du. Ez da inoiz alde batera utzi behar mehatxu suizida bat, eta are gutxiago saiakera bat, suizida gehienek nolabait abisatzen baitute hura gauzatu aurretik.

Heriotzarekin lotutako edozein pentsamendu baduzu, garrantzitsua da zurekin egon daitekeen konfiantzazko norbaitekin hitz egitea, hobeki sentitzen zaren arte.

Larrialdietako 112 telefonora dei dezakezu edo telefono bidezko laguntza berezia eska dezakezu suizidio ideiak dituzten pazienteentzat (948 243040/902 500002 Esperantzaren telefonoa). Dei guztiak konfidentzialak dira. Beren egitekoa da egoera zailei aurre egiteko modua bilatzen laguntzea. Telefono linea nazional gehienek eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan ematen dute arreta.

Larrialdi zerbitzura ere joan zaitezke. Osasun mentalaren krisiak osasun fisikoaren krisiak bezain premiazkoak dira.